Bihar abenduak 13, Artiumen, Rosalind Williams, Arrazakeriaren kontrako borrokaren ikurra, Gasteizera etorriko da lehenengo aldiz. CEAR- Euskadiren eskutik, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Eraberean sareak antolatuta duen Tratu Berdintasuna eta Diskriminazio Ezari buruzko I Euskal Kongresuaren barruan, “Ausartak” izenburua daukan hitzaldian parte hartuko du Artiumen, arratsaldeko 19.00etan.

Hitzaldian profil etnikoaren arabera poliziak egiten dituen identifikazioei buruz hitz egingo da eta diskriminazio hori babesten duten esparruen kontra, herritarrok aurrera eraman ahal ditugun estrategiak landuko dira. Rosalindek irabazitako auzi estrategikoa aurkeztuko du. Nazio Batuen Erakundeak arrazoia eman zion espainiar Gobernuaren kontra jarri zuen salaketari, beltza izateagatik poliziak identifikazioa eskatu baitzion.

1992ko abenduaren 6an, Valladolideko tren geltokian polizia batek gelditu zuen eta dokumentazioa eskatu zion “beltza izateagatik”. Williamsi bere azalaren koloreagatik identifikazioa eskatzea onartezina iruditu zitzaion eta erreklamazio bat aurkeztu zuen. Handik 18 urtera, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeak aldeko ebazpena eman zion.

Urte hauetan guztietan, antzeko beste salaketa bakar bat egon da. Zeshan Muhammed izan zen bigarren honen protagonista eta hitzaldian parte hartuko du.

Perfil etnikoa arrazoia dela medio identifikatuak izateagatik prozedura judiziala ireki duten bi persona hauen istorioak “inspirazioa suposatzen dute diskriminazioa, arrazakeria eta xenofobiaren aurka lan egiten dugun erakunde eta herri mugimenduentzat”, adierazi du Rosabel Argotek, ZEHAR errefuxiatuekinko arduraduna Araban.