660.000 pertsonak ihes egin dute jada beren etxeetatik Ukrainan, dena atzean utzita. Horietako asko bidean dira, egoera gogorrei aurre eginez (hotza, gosea, beldurra, ziurgabetasuna..), mugaren bat zeharkatzeko ahaleginetan ari dira, leku segururen batera iritsi ahal izateko. Ziurrenik, egoera hori larriagotu egingo da datozen egunetan.
Euskal erakunde eta alderdi politikoei eskatzen diegu EB presionatu dezatela, Ukrainatik ihes egiten ari diren pertsonentzako legezko bide seguruak ezarri ditzan
Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak (lehengo CEAR-Euskadi) eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta gainerako euskal erakundeei, bai eta Europako Parlamentuan eta Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten Euskadiko alderdi politiko guztiei ere, presioa egin dezatela, beren eskumenen neurrian, EBko estatu kideek erantzun solidarioa eman diezaieten Ukrainatik ihes egin behar duten pertsonei, larrialdi humanitarioaren ondorioz.
Asilo-eskaerak % 44 murriztu dira Euskadin
Zehar Errefuxiatuekin (lehen CEAR-Euskadi) elkarteak gaur goizean aurkeztu ditu 2021eko Euskadiko asilo-datu batzuk (iturria: Barne Ministerioa). Euskal Autonomia Erkidegoan asilo-eskaerak % 44,1 gutxitu ziren azken urtean; 2020an 3.085 eskaera izan ziren, eta 2021ean, aldiz, 1.724. Lurraldeei dagokienez, Bizkaian 879 tramite egin ziren, Gipuzkoan 549 eta Araban 296.
Zehar erakundeak giza eskubideen defendatzaileek Kolonbian bizi duten arrisku-egoera salatzen du
Giza Eskubideak Behatzeko Euskal Ordezkaritzak Kolonbiara egin berri duen bisita dela eta, Zehar-Errefuxiatuekin (lehengo CEAR-Euskadi) erakundeak egiaztatu du herrialdean, hauteskunde aurreko garai honetan, gatazka gogortu egin dela, eta horrek arrisku handiagoa ekarriko duela lurra defendatzen duten pertsonen eta komunitateen bizitzarako; herri indigenak, herri beltza eta nekazari-komunitateak dira indarkeriaren eta gatazkaren biktima nagusiak.
Kolonbiako Giza Eskubideak Behatzeko Euskal Ordezkaritzaren komunikatua
Zeharretik, euskal ordezkaritzak Kolonbiara egin berri duen bidaian parte hartu dugu Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Elankidetza, Mugarik Gabe eta Alboan erakundeekin batera. Bidaia hori azken urteotan Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan parte hartu duten defendatzaileen eta kolektiboen egoeraren jarraipena egiteko egin da.
Hemen irakur dezakezu misioaren ondoren batera egindako komunikatua.
CEAR-Euskadik Zehar-Errefuxiatuekin izena hartu du
Urte berriarekin batera, CEAR-Euskadik nortasun korporatibo, marka eta izen berriak aurkeztu ditu. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan jarduten duen errefuxiatuen eskubideen aldeko erakundeak, Zehar-Errefuxiatuekin izena hartu du.