Nazioarteko Komunitateak giza eskubideak sustatzeko eta babesteko erabakia hartu du. Estatu guztiek hartu behar dituzte beharrezko neurriak herritar orok eskubide horiek baldintza aske eta seguruetan gozatzeko. Dena den, bizi garen munduan gerra eta diktadura ugari izateaz gain, demokraziak gero eta ahulagoak dira, eta sozietate zibilarentzako espazioak ixten doaz. Oro har, botere- desberdintasun- eta esklusio-asimetriak eta askotariko diskriminatzeko moduak ugaritu egin dira.
Lolita Chávez Europako Parlamentuak eskaintzen duen Sájarov Sariaren finalista
Aurora Lolita Chávez, Guatemalako herri indigenen eta emakumeen eskubideen defendatzailea da. Europako Parlamentuak eskaintzen duen Kontzientzia-askatasunaren aldeko Sájarov Sariaren finalista geratu da, beste bi hautagaiekin batera. Sariak nazioarteko onespena eskaintzen die Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak defendatzen dituzten lagun eta gizataldeei. Gaur egun, Lolita Chávez Giza Eskubideen Defendatzaileentzako euskal programan parte hartzen ari da .
Albistea ezagutzean ezin du bere emozioa ezkutatu: “Nire izendapenaren notizia jakin nuenean, zirraraz beteriko eguna izan zen, nire urtebetetze egunean esan zidaten eta. Hainbeste eraso bizi ostean eta nire bizitza arriskuan egonda, beste urte bat ospatzea pozgarria da. Finalista naizela esan didatenean, nire lana, nire ibilbidea eta nire arduraz gain, ni bezala lan egin duten defendatzaileak gogora ekarri nahi ditut, Amalurrarekin harmonian dagoen bizitza duin, justu eta bete baten alde borrokan dihardugulako. Lan hori egiteagatik kriminalizatu gaituzte, asko kartzelaratu dituzte eta beste batzuk erail. Beraiei eskaini nahi diet izendapena, halaxe sentitzen dut”.
Aura Lolita Chávez Ixcaquic Guatemalako, herri indigenen giza eskubideen babeslea da eta K´iche´ Herrien Kontseiluaren ordezkaria izan da. Aldi berean, Feminismo komunitarioaren Antzinako Sendatzaile Sarearen kidea da.
Amerikarteko Giza Eskubideen Komisiora Guatemalako estatuaren kontrako salaketak eraman ditu, baita enpresa transnazionalen kontrako salaketa internazionalak ere. Auzitegietan parte-hartzen du, mehatz enpresen biktima diren emakumeak laguntzen. Defentsariak mehatxu, beldurtarazte, eraso, erailtze saiakerak, kriminalizatze eta epaitegiratzeak sufritu ditu. Guatemalako estatuak, aldebakartasunez, egun indarrean dauden eta CIDHak aurreikusi dituen neurriak bertan behera uzten saiatu da.
Defendatzaile hau eredu bat da lurren eta emakume indigenen eskubideen defentsan. Horregatik, interesa piztu dezake gai berberetan diharduten beste pertsona eta kolektibo batzuentzat.
EZ DEZAGUN AHAZTU HONDURAS!
ZEHAR errefuxiatuekink, Joxemi Zumalabe Fundazioak eta Mundubat Fundazioak nazioarteko deia egiten dugu, Honduras arreta-gune izan dadin, egun hauetan, bereziki; izan ere, herrialde hori hauteskunde-aldian dago, eta horrek aktibisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurkako indarkeriaren gorakada izugarria eragin du, gizarte-erakunde eta -mugimenduek hedatutako informazioen arabera.Horregatik guztiagatik, elkartasun internazionalista funtsezkoa izango da aurten Hondurasko mugimenduentzat.
GERNIKAKO KULTURA ETA BAKEAREN NAZIOARTEKO XXVII. JARDUNALDIAK: MUGA, ITZALAK ETA EDERTASUNA
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldien XXVII esparruan, Gernika Gogoratuz eta CEAR Euskadik elkarrizketarako eremu bat ireki dute, Bakearen Kulturaren garapena sustatzeko.XXVII. edizioa izango da eta apirilaren 27 eta 28an leku-aldatze derrigortuen gaia hartuko da hizpide, hainbat aspektu landuz, hala nola arrazoiak eta ondorioak. Asilo-eskubidea eta gerratik, indarkeriatik eta miseriatik ihesi datozen pertsonen joan-etorria. Erbestearen iraganeko eta gaur eguneko esperientziak. Gizartearen erantzukizun politikoa eta erronka, harrera duin bat bermatzeko. Gerraren aurreko elkartasun eta iraunkortasun ekimenak.
Jardunaldietan parte hartzeko inskripzioa dohainik da baina izen-emate fitxa bete eta info@gernikagogoratuz.org helbidera bidaltzea beharrezkoa da.
Informazio gehiago: https://www.gernikagogoratuz.org/eu/agenda/show/id/132
Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi islamofobia eta zurrumurru arrazisten inguruan arituko dira Vitoria-Gasteizen
Hurrengo larunbatean, Otsailak 18, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) “Ez Utzi Endredatzen 2017” Mintegia antolatu du Gasteizko Artium Museoan. Egungo islamofobia jorratuko dute Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi adituek. Ekimena Arabako Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barne kokatzen da, ZEHAR errefuxiatuekinren gidaritzapean eta Arabako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin.