Gaur goizean, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR), prentsaurreko batean, 2018an Espainiako Estatu osoan erregistratu ziren asilo-eskaeren datuak aurkeztu ditu. Datu horien arabera (iturria: Barne Ministerioa), 1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia Erkidegoan: 973 Bizkaian, 385 Araban eta 237 Gipuzkoan.
ZEHAR errefuxiatuekin kezkatuta dago Hondurasko herritarren behartutako lekualdaketengatik eta bertako giza eskubideen defendatzaileek jasaten duten jazarpenarengatik
ZEHAR errefuxiatuekinko zenbait ordezkari Hondurasetik itzuli berri dira. Bertan izan dira, hain zuzen, Hondurasko giza eskubideen egoera behatzeko Euskadiko Ordezkaritzaren misioan parte hartzeko (2019ko urtarrilaren 27tik otsailaren 1era). Bidaia hori Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Programan parte hartu duten pertsonei eginiko segimenduaren barruan gauzatu da. 2018an programan parte hartu zuen pertsona bat Hondurasko Atxilotuen eta Desagertuen Senideen Batzordeko (COFADEH) kide da. Aste honetan zehar, Ordezkaritzak bilerak egin ditu hainbat erakunde, giza eskubideen GKE eta gizarte-mugimendurekin, Erdialdeko Amerikako herrialde horretako giza eskubideen egoera zein den aztertzeko.
Rosalind Williamsek eta Zeshan Muhammedek “Ausartak” izeneko hitzaldia eskainiko dute
Bihar abenduak 13, Artiumen, Rosalind Williams, Arrazakeriaren kontrako borrokaren ikurra, Gasteizera etorriko da lehenengo aldiz. CEAR- Euskadiren eskutik, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Eraberean sareak antolatuta duen Tratu Berdintasuna eta Diskriminazio Ezari buruzko I Euskal Kongresuaren barruan, “Ausartak” izenburua daukan hitzaldian parte hartuko du Artiumen, arratsaldeko 19.00etan.
ZEHAR errefuxiatuekink “Erbeste izan ginen. #IzanGaitezenBabes” kanpaina abiarazi du
Milioi erditik gora pertsonak alde egin behar izan zuten etxetik Gerra Zibilean. Hogei eta hogeita hamar mila ume artean atera ziren euskal portuetatik Belgikara, Erresuma Batura, Sobietar Batasunera eta Frantziara 1937an, indarkeriatik ihes. Egoera tragikoa, gaur egun Europara babes bila datozen pertsonen egoeraren oso antzekoa.
ZEHAR errefuxiatuekin “Alas Rotas” antzezlanarekin Fair Saturday-ren programa ofizialean sartzen da
Beste urte batez, ZEHAR errefuxiatuekink bat egin du Fair Saturday ekimenarekin. Antolatzaileen arabera, “inpaktu soziala duen mugimendu kultural bat da, azaroko azken larunbatean, kontsumismoaren goreneko adierazpen den Black Friday-ren hurrengo egunean egiten dena”. Arte munduko pertsona eta talde ugarik egun horretan euren lanak jarriko dituzte kausa sozialen zerbitzura.
Bizilagunak ekimeneko kulturen arteko bazkariek 58 herrialdetako 2.542 lagun bildu dituzte Euskadin
Gaur Bizilagunak ekimenaren baitako kulturen arteko bazkariak ospatu dira. Aurten, zazpigarren urtea da jada, hainbat herrialdetako auzotarrak bazkaltzeko bildu dira, argi eta garbi adierazteko albiste faltsu eta zurrumurru arrazista eta xenofoboek ez dietela jarrera aldaraziko.