Era Berean sareak (ZEHAR errefuxiatuekin bertako kide da) antolatu duen Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko II. Euskal Kongresua osatzeko jarduera gisa, ZEHAR errefuxiatuekinko Kulturarteko Elkarbizitza taldeak “Ausartak” solasaldia antolatu du, bigarren urtez jarraian. Aurten, emakume musulmanek hijaba erabili ala ez erabakitzeko duten eskubidea izango du ardatz.
Kultura arteko Bizilagunak bazkariak azaroaren 17an Araban ospatuko dira
Laugarren urtez segidan eta lurraldeko Zurrumurruen aurkako Estrategiaren testuinguruan, ZEHAR errefuxiatuekink eta Arabako Foru Aldundiak Bizilagunak bazkariak antolatu dituzte, datorren azaroaren 17an (igandea) egitekoak direnak.
“Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko Mugari buruzko analisi feminista bat” izeneko kongresua antolatu du ZEHAR errefuxiatuekink
Aste honetako ostegunean eta ostiralean (urriak 3 eta 4), Bizkaia Aretoko Mitxelena salan egingo da “Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko Mugari buruzko analisi feminista bat” izeneko kongresua, ZEHAR errefuxiatuekink antolatua, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.
Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko mugari buruzko analisi feminista bat, kongresuaren programa
Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko mugari buruzko analisi feminista bat kongresua egingo dugu 2019ko urriaren 3an eta 4an, Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin.
ZEHAR errefuxiatuekink Kolonbian giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonek jasaten duten judizializazioa eta kriminalizazioa salatzen du.
Hegoamerikar herrialdera uztailaren 14 eta 23 bitartean egindako bisitaren testuinguruan, ZEHAR errefuxiatuekink egiaztatu du, Bake Akordioetatik bi urte pasa diren arren, euren lurraldeetan bakea defendatzen duten buruzagien kontrako indarkeria, mehatxu eta muntai polizialen larritze bat eman dela. «Egoera horrek, pertsona askok babes neurri gisa euren lurrak eta euren bizitza ereduak indarrez utzi behar izatea dakar», azpimarratzen du Patricia Bárcenak, ZEHAR errefuxiatuekinko Zuzendariak.
Osasun integralaren mapa gaurkotzen dugu eta hizkuntza ezberdinetara itzultzen dugu
Osasun integralaren mapa Kula Sareak sortutako tresna da. Errefuxiatuen osasunean eragiten dituzten hainbat faktore daude, eurek beraiek kontatu diguten bezala, hala nola: fisikoa, mentala, emozionala, espirituala, erlazionala, soziala edota komunitarioa. Tresna honen asmoa errefuxiatuek haien ongizatea kudeatzeko behar duten informazioa eskaintzea da.
Gaurko osasun mapa Bizkaiko errekurtsoak biltzen ditu, orain dela urte bete lehenengo bertsioa aurkeztu genuen eta orain baliabideen gaurkotzea aurkezten dugu, beriaen beharrak ahal den neurrian asetzeko.
Berritasun gisa, gaurkotze honetan hizkuntza ezberdinetara itzulitako bertsioak daude.
Deskargatu itzazu!
Zer da Kula Sarea?
Kula Sarea talde autonomo eta proaktiboa da. ZEHAR errefuxiatuekinko profesional eta boluntarioek osatzen dute eta bere abiapuntua pertsonen sendotasuna da, guztiok parte garen komunitate honen eratzean errefuxiatuen parte-hartzea bultzatzeko. Errefuxiatuen harrera, integrazio eta ongizatearen hobetzean lagundu nahi du. Horretarako, gizakiaren ikuspuntu holistikoa hartzen du osasun integral eta “procomún” ikuspegi berritzailean gauzatzen da. Errefuxiatuei haien beharrei erantzuteko laguntzen die, hauek haien ongizate, sortze eta lurralderako aberastasun prozesuetan eragile aktiboa bezala gizarteratzeko.