Langileen Egunaren bezperetan, ZEHAR errefuxiatuekink positibotzat jo du Auzitegi Gorenak orain dela gutxi emandako epaia; izan ere, Espainian gutxienez 6 hilabetez lan egin duten eta asiloa ukatu zaien pertsonen lan-errotzerako sarbidea ahalbidetzen du erregularizaziorako bide gisa.
Asiloa ardatz duten hiru argitalpenen gomendioa Liburuaren Egunerako
Liburuaren egunerako errefuxiatuen istorioak hizpide dituzten hiru argitalpen gomendatzen dizkizuegu:
- Sei metroko hesia saltatu nahi izan zuen emakumea. Idazlea: Amanda Andrades. Ilustratzailea: Amelia Celaya. Bost emakume, bost iblibide, zenbait ahalegin hegoaldeko muga gurutzatzeko. Liburu honetako bost kontakizunak errezistentziaz eta bizitzaz mintzo dira. Bost emakumeren erabakitasunaz mintzo dira, emakumeok, indarkeriaren era bateko zein besteko testuingurutik iheska, bide luze bat hartzen dutelarik, hesi egiazkoz eta sinbolikoz betea, Hegoaldeko Muga gurutzatzen saiatzeko. Lauk lortzen dute gurutzatzea eta orain gure auzotarrak dira: beste bat oraindik Marokon dago BOZA noiz egingo amesten. Klik egin liburua eskuratzeko.
- Asylum. Idazle eta ilustratzailea: Javier de Isusi. Eleberri grafikoa. Marinak, 94 urterekin, gogora ekartzen du Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara eta Frantziatik Venezuelara egindako bidea. Haren erbestearen esperientziak bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldarenarekin, horiek ere ihes egin behar izan baitute, gerratik, indarkeriatik, behartutako ezkontzetatik eta sexu-esplotaziorako pertsonaren salerosketetatik, homofobiatik eta feminizidiotik. Bere arteaz baliatuz, erbestearen esperientziak azaltzen ditu Javier de Isusik komiki honetan. Atzo bezala gaur, bizitza salbatzeko, duintasunez bizi ahal izateko toki baten bila ihes egin behar dutenen bizitzetan barneratzen da. Ihes egiten duten pertsonak dira, bai, baina horrez gain, indarkeriari aurre egin behar diote, eta munduari agertzen diote nolako gaitasuna dugun jasateko eta geure bizitzak berreraikitzeko. Klik egin liburua eskuratzeko.
- Jumbol bare horiaren bidaia handia. Haur-literatura. Egilea: Rosabel Argote. Ilustrazioak: Los Scribas. Haurrei hainbat balio eta kontzeptu transmititzeko sortutako proiektua da, hala nola errealitatearen eraldaketa, bizi-aztarna, ezberdina denarekiko errespetua, enpatia, ingurunera egokitzea, etab… Bi adin-tarteri zuzenduta dago: 4 eta 6 urte bitarteko haurrei gurasoek eta helduek irakurriko dizkiete istorioak; 7 eta 9 urte bitarteko haurrek beren pertsonaia gogokoenak aukeratzeko eta istorioak irakurtzeko autonomia izango dute. Klik egin liburua eskuratzeko.
2020an asilo eskaerek % 36 egin dute behera Euskadin
Barne Ministerioak argitaratutako urteko balantzearen arabera, 3.085 pertsonek eskatu zuten asiloa 2020an Euskadin. Aurreko urteko datuekin alderatuta, aurkeztutako eskarien kopuruak % 36 egin du behera, 2019an 4.826 eskari jaso baitziren.
“BIZINEtza” izeneko zine, asilo eta bizikidetza gida argitaratzen dugu
Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) “BIZINEtza” izeneko webgunea argitaratu berri du, asiloa, migrazioak eta kulturen arteko bizikidetza gaiak jorratzen dituzten filmeak biltzen dituena.
SOS Arrazakeriak “ARRAZAKERIARIK GABEKO INURRITEGIAK ” izenburupean argitaratu duen ikerketan parte hartu dugu
“No eres de Donosti si…”, “Ez zara Zumarraga Urretxukoa…“, “¡¡¡Somos de Irun sí o sí!!!” edo “Oñatikua naiz eta arro nago” dira Gipuzkoako SOS Arrazakeria erakundeak bi urtez -2019tik 2020era- ikertu dituen Facebookeko 7 foro lokaletako batzuk, guztira zazpi aztertu dira, Interneten eta sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoaren hedapenak gora egin duela ohartaraziz.
Oparitu Babesa: ZEHAR errefuxiatuekinkberriro abiarazi du“Erbesteizan ginen. Izan gaitezen Babes” kanpaina, Gabon hauetarako opari solidario batekin
ZEHAR errefuxiatuekinn berriro abiarazi dugu “Erbeste izan ginen. Izan gaitezen Babes” kanpaina, Gabonetan opari berezi bat egin dezagun: txartel solidarioak, erakundeak laguntza ematen dien errefuxiatuen bizimodua hobetzen laguntzeko.