Giza Eskubideak Behatzeko Euskal Ordezkaritzak Kolonbiara egin berri duen bisita dela eta, Zehar-Errefuxiatuekin (lehengo CEAR-Euskadi) erakundeak egiaztatu du herrialdean, hauteskunde aurreko garai honetan, gatazka gogortu egin dela, eta horrek arrisku handiagoa ekarriko duela lurra defendatzen duten pertsonen eta komunitateen bizitzarako; herri indigenak, herri beltza eta nekazari-komunitateak dira indarkeriaren eta gatazkaren biktima nagusiak.
Kolonbiako Giza Eskubideak Behatzeko Euskal Ordezkaritzaren komunikatua
Zeharretik, euskal ordezkaritzak Kolonbiara egin berri duen bidaian parte hartu dugu Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Elankidetza, Mugarik Gabe eta Alboan erakundeekin batera. Bidaia hori azken urteotan Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan parte hartu duten defendatzaileen eta kolektiboen egoeraren jarraipena egiteko egin da.
Hemen irakur dezakezu misioaren ondoren batera egindako komunikatua.
CEAR-Euskadik Zehar-Errefuxiatuekin izena hartu du
Urte berriarekin batera, CEAR-Euskadik nortasun korporatibo, marka eta izen berriak aurkeztu ditu. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan jarduten duen errefuxiatuen eskubideen aldeko erakundeak, Zehar-Errefuxiatuekin izena hartu du.
“Ahots ausartak” hitzaldia antolatu dugu, diskurtso arrazista eta xenofoboen aurka
Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatu du bihar (asteazkena, abenduak 1) Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko II. Euskal Kongresuari hasiera emango dion ekitaldia.
32 herritartasun ezberdinetako 600 bat lagunek parte hartuko dute igandean Araban “Bizilagunak” kulturarteko bazkarietan
“Aurten Bai!” lelopean eta pandemiaren ondorioz urtebeteko geldialdia izan ostean, abian dira berriz “Bizilagunak” kulturarteko bazkariak. Igande honetan izango da, azaroaren 14an; askotariko kultur jatorriko seiehun bat lagun bazkalorduan elkartuko dira gastronomiaz gozatzeko eta zurrumurru arrazista eta xenofoboak erorarazteko kulturarteko bizikidetzaren mesedetan. Duela bost urte abiarazi zuten ekimena Arabako Foru Aldundiak eta ZEHAR errefuxiatuekin elkarteak, eta lurraldeko “Zurrumurruen aurkako estrategiaren” barruan sartzen da.
“Ipar basatia” dokumentala aurkezten dizuegu, bi muga eta bi une historikotan zeharreko ibilbidea: Mexiko, eta Hendaiaren eta Irunen arteko muga
Datorren ostegunean, azaroak 11, ZEHAR errefuxiatuekink eta Al Borde Films-ek “Ipar basatia” dokumentala estreinatuko dute. Iluntzeko 19:00etan izango da hitzordua (18:30ean irekiko dira ateak) Bilboko Campos Elíseos antzokian eta aurrez izena eman beharko da joan ahal izateko.