Hurrengo larunbatean, Otsailak 18, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) “Ez Utzi Endredatzen 2017” Mintegia antolatu du Gasteizko Artium Museoan. Egungo islamofobia jorratuko dute Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi adituek. Ekimena Arabako Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barne kokatzen da, ZEHAR errefuxiatuekinren gidaritzapean eta Arabako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin. Topaketaren helburua diskurtso arrazista eta xenofoboak desmuntatzea da eta baita errefuxiatu eta migratzaileen inguruko zurrumurru negatiboak desegitea da. Hauexek dira jorratuko diren gaietariko batzuk: zurrumurruak kulturen arteko bizikidetzarako eta elkartasunerako birus kaltegarriak, islamofobia ikusezina, musulmanen inguruko mito eta kondairak gaur egungo testuinguru orokorrean eta konkretuki, Vitoria-Gasteizen. Solasaldiaren eta sentzibilizazio kanpainiaren lema “Ez Utzi Endredatzen” eta “zure hirian kultur aniztasuna defenda esazu” da.
Brigitte Vasallo idazlea, formatzailea, LGTB aktibista eta feminista da. PornoBurka nobelaren egilea da eta hurrengo hedabideetan kolaboratzen du: eldiario.es, Catalunya Ràdio, Diagonal eta Pikara Magazine, beste batzuen artean. Genero islamofobiaren inguruan oinarritzen dira bere lan gehienak.
Hajar Samadi gizarte langilea da, aktibista eta formatzailea. Bidaya elkartearen fundatzailea da (Euskadiko Emakume Musulmanen Elkartea) Eta Euskal Bilgune Islamiarraren kidea.
Hitzordua 12.00etatik 14.00etara izango da. Sarrera librea izango da gela bete arte. Hitzaldian Bizilagunak 2016ko bazkarietan parte hartu zuten Arabako kuadrilla ezberdinetako kideak egongo dira, hala nola: Kanpezu, Arabako Lautada eta Aiala. Izan ere, egun zurrumurruen aurkako agente bilakatu dira. Behar izanez gero, haurtzaindegi zerbitzua egongo da.