Bi urte hauetan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoak 134 errefuxiatu hartu ditu Europako Birkokatze eta Birfinkatze Akordioen prozesuaren baitan. Kopuru horretatik, CEAR-rek 54 hartu ditu Euskadin (24 Araban, 27 Gipuzkoan eta 3 Bizkaian). Suad eta Rafid, zifrei aurpegia jartzen dieten lagunak dira. Biak orain dela urte bat eta erdi Greziatik  heldu ziren.

Suad

Urteak igaro zituen Sirian gerra bukatzeko itxaropenarekin. Ez zen horrela izan eta azkenean, ihes egiteko erabakia hartu zuen, bere familia arriskuan zegoen eta. “Banekien itsasoan hil nintekeela, bina nire seme-alabengatik arriskatu behar nintzen, ikasi eta etorkizun bat izan zezatela”. Turkiara oinez heldu ostean, Mediterraneoa zeharkatu zuen Greziara heldu arte eta bertan Birkokatze programan sartu zen.

Akordioen hausteari buruz galdetzean, bere erantzuna tinkoa da: “Bonbardaketak bizi izan dituzten pertsonak dira, Europak hartzeko esperantzarekin bidaia egin dutenak. Eta Greziako mugak itxita daude. Zer nahi ote dute, jendea Grezian pilatzea gero bertan hiltzeko? Ez dakit… Beraien kontzientziarekin lasai sentitzen al dira? Sirian eta itsasoan hiltzen ari dira. Zerk eramaten zaitu bizitza itsasoan arriskatzera? Honengatik guztiagatik, Europari errefuxiatuei ateak irekitzea eskatzen diot.”

Suaden Bideoa: 

Hamaika Telebistak bikoiztu du

Suaden Audioa: 

Radio Euskadik Bikoiztu du

Rafid:

Irakiarra da, ihes egin behar zuen bere emazte eta seme-alabekin hango gerra egoera dela eta: “Iheslari bezala, sufrimendu asko ikusi dut. Itsasoan heriotza ikusi dut, haur eta familia ugari egoera larrietan ikusi ditut”. Turkiara oinez joan ziren, eta bertan “heriotzaren ibilbidea” egin zuten, Greziara heltzeko Mediterraneoko bideari buruz mintzo da. Bertan, Birkokatze Programaren berri izan zuten. Akordioen hausteari buruz galdetzean bere mezua oso argia da: “Errefuxiatuak hartu itzazue, seguru bizitzeko leku bat eta haurrak eta beraien amak babesten dituen babeslekua behar dute eta”.

Behin hemen, ez da bide erraza izan etxebizitza topatzea eta momentuz, lanik ez dauka. Hala ere, seguru sentitzen dira eta egokitze prozesu luze baten ostean, gutxika egonkortasuna lortzen ari dira.

Rafiden bideoa: 

Hamaika Telebistak bikoiztu du

Rafiden audioa: 

Radio Euskadik bikoiztu du