Irailaren 16tik urriaren 15era arte Giza-eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Programan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea irekita egongo da.
Sakatu HEMEN programa eta aurtengo deialdiari buruzko informazioa jastozeko.
Programaren xedea giza eskubideen defendatzaileei babesa ematea da, baldin eta beren jatorrizko herrialdeetan bizitzaren eta justizia sozialaren alde egindako jarduerengatik beren bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan badaude. Babesa bermatzeko, Euskadin sei hilabeteko egonaldia egitea eskaintzen zaie. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Memoria eta Lankidetzaren Zuzendaritzak gidatzen du programa eta ZEHAR errefuxiatuekink kudeatzen du. Gainera, Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Laguntza dute, defendatzaileen jatorriko erakundeekin aritzen direnak elkarlanean eta defendatzaileak Programan aurkezteaz eta hemengo egonaldian laguntzeaz arduratzen direnak ere.