Egitasmo hau Gernika Gogoratuz elkartearekin elkarlanean gauzatu da, eta Giza Eskubideen esparruko EAEko eragileak asilo-eskubidearen inguruan sentsibilizatzea du helburu. Horretarako, analogiak egingo dira gerra zibilean eta frankismoan euskaldunek bizitako erbesteratze-esperientziekin, eta emakumeen ekarpenak nabarmenduko dira bereziki.
Horretarako, elkarri loturiko lau prozesu hauek baliatu ditugu:
- – IKERKETA bat. Horri esker, EAEko errefuxiatuen eta frankismoaren garaian erbestean bizi izan zirenen lekukotzak bildu ditugu, bai eta haien ondorengoenak ere. Hori oinarri hartuta, analogiak identifikatu ditugu bizi izandako esperientzian. Ikerketa horri esker, hurbiletik ikusi ahal izan dugu zer esan nahi duen erbesteak eta asiloak: dakartzan ondorioak, pertsonek bizirik irauteko eta egoerari aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak eta erreparazio-eskaerak.
- – SENTSIBILIZAZIO eta PRESTAKUNTZA estrategia bat. Horren bitartez, zenbait tresna sortu eta ekintzak gauzatu dira memoria partekatu horiek jende gehiagorengana helarazteko; izan ere, memoria horiek hainbat gako eskaintzen dituzte une honetan iristen ari diren errefuxiatuei harrera gizatiarragoa egiteko.
- – SISTEMATIZAZIO prozesu bat. Horri esker, bizitakotik ikasi ahal izan dugu, ikasitako hori etorkizuneko ekintzetan erabiltzeko.
Ekintzak
ASYLUM komikia | Tras la frontera | Hizketaldiak |
Tailerrak errefuxiatuekin | Bizirik atera zirenen arteko topaketa | Kolektiboen arteko topaketa |
Hedabideak | Unibertsitateko egitasmoak | Sistematización |
Financiado por: