Iaz, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak Urretxindorra gizarte mentoretzako programa abiatu zuen Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren laguntzarekin eta Euskadi osoko erakundeen arteko elkarlanaren aldeko apostua eginez.

Gizarte mentoretzan mentoreak daude: ikasten edo lan egiten duten eta aisialdi osasungarria praktikatzen duten 19 eta 30 urte bitarteko gazteak dira. Bestalde, mentoratuak: nerabezaroaren aurreko haurrak, familiekin batera migrazio-prozesua bizi dutenak.

2022ko udan egin zen lehenengo saihakera. 4 familiek parte hartu zuten, urte bukaeran 16 bikote sortuz (32 pertsonak parte hartu zuten guztira). Partaideen jatorria honako hau izan zen: Kolonbia, Txile eta Euskal Herria, gehienbat. Pertsona askok nazionalitate espainiarra eta/edo egonaldi luzeko bizilekua zuten arren, mentoratuak honako herrialdetakoak ziren: Nigeria, Kolonbia, Peru, Ghana, Pakistan, Venezuela, Paraguai, Ginea Konakry eta Kamerun.

23/34ko ikastaro honetan programaren bigarren edizioarekin hasiko gara eta zu parte hartzera animatu nahi zaitugu. Nahi izanez gero, formularioa bete eta zurekin jarriko gara harremanetan:

Formularioa