Hauxe da lehiaketaren 7. edizioa eta aurten, aurkeztutako lanek, asilo eskubidearen alorrean hausnartuko dute. “Eman Minutu bat babesaren alde” lehiaketaren helburua da errespetuan oinarritzen den eta giza eskubideak defendatzen dituen gizartea lortzen laguntzea, arreta berezia eskainiz pertsona orok aske ibiltzeko eta asiloa lortzeko duen eskubidea defendatuko duen gizarte kritiko eta solidario bat eraikitzeari.
Lanek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 13 eta 14 artikuluen sustatzeari, defendatzeari eta/edo eskubide hauek urraketa salatzeari buruzkoak izan behar dute.
-
“Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizi -lekua aukeratzekoa. Perts ona orok du edozein herrialdetatik alde egiteko eskubidea, baita norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa“. (13. artikulua)
-
“Jazarpenik jasanez gero, pertsona orok du edozein herrialdetan babesa bilat u eta izateko eskubidea“. (14. artikulua)
Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu.
Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.
2017ko otsailaren 1ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea, lehiaketaren webgunean duzu informazio guztia.