Arabako Bizilagunak kultura arteko azken bazkarietan parte hartu zuten 300 lagun inguruk, ekimenean parte hartzeagatik urtero antolatzen den esker-oneko ekitaldian parte hartu zuten aurreko larunbatean, Gasteizko EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian.
46 herrialdetatik etorritako 1.082 pertsona elkartu ziren azaroaren 17an, Arabako lurralde osoan, etxeetan eta txokoetan egindako kulturarteko 72 bazkarietan. Zurrumurruen aurkako Estrategiaren baitan, Arabako Foru Aldundiak eta ZEHAR errefuxiatuekink, laugarren urtez segidan, antolatutako ekitaldia da Bizilagunak. Igandez egiten diren otordu horiek tradizionalak dira jada data hauen inguruan.
Ekitaldian, bazkarietan parte hartu zuten senideek beraien esperientziak kontatu zituzten, azken bazkarietako bideoa ikusi zuten, “Karabankunda” senegaldar talde musikalaren emanaldia egon zen, Maeztuko zurrumurruen aurkako antzerki taldeak “La Propietaria” izeneko obra antzeztu zuen eta “The Zuzenders” izeneko taldeak zuzenean marraztu zuen bertan esandako guztia.