ZEHAR errefuxiatuekink “Alde Egin edo Hil” komikia aurkeztuko du bihar, Susanna Martín Segarra autorearekin batera, Bilboko Louise Michel liburu dendan, 18:30ean. El Salvadorretik eta Hondurasetik ihes egin eta gaur egun Euskadin hartu diren errefuxiatu batzuen istorioak biltzen ditu argitalpen horrek; izan ere, euren lurraldeetatik ihes egin behar izan zuten krimen antolatuak (marak, narkoak, estatuko agenteak, paraestatalak, etab.) haiengan eragiten zuen indarkeriagatik.
Sinopsia
«Diego, pandilleroek jo egin zuten trans izateagatik. Concepción andreari estortsioa egin zioten, negozioa eta semea kendu zizkioten. Alexandrari marak etxean sartu zitzaizkion senarraren bidez. Delmerrek eta Rihannak bortizki galdu dituzte lagun guztiak.
Guztiek ihes egin behar izan zuten gauetik goizera. Atzean utzi zituzten euren etxeak, lanak, negozioak eta El Salvadorren eta Hondurasen maite zuten jendea, dena erraza, atsegina eta lasaia izango zela uste zuten herrialde batera iristeko.
“Alde Egin edo Hil” komikiak krimen antolatuaren jazarpenetik, haren indarkeria matxistetatik eta haren gorroto LGBTIfobikotik bizirik atera direnen istorioak kontatzen ditu. Baina genero jazarpenagatik asiloa eskatzen duten pertsonek harrerako herrialdeetan aurkitzen dituzten diskriminazioen eta aurreiritzien berri ere ematen du.»
Susanna Martín Segarra (Bartzelona, 1976)
Historian lizentziatua da eta Ilustrazioan eta Horma Arteetan graduatua. 2012 eta 2014 artean Alizia mundu erreal batean eta Sansamba marraztu zituen, Isabel Francekin batera, Bombayko irribarreak nobela grafikoaren egilea da, eta Erlauntza komiki-antologia koordinatzen du.
Hainbat argitaletxe eta komunikabiderekin aritu da elkarlanean: Pikara Magazine, El Salto,M21, Altaïr Magazine, Xabiroi, Balazin, Tretzevents, Publica-cions de l’Abadia de Montserrat, Elkar, Libros del KO, Andana, Norma Editorial.
2016 eta 2020 artean, zenbait komiki sozial txiki argitaratu zituen, besteak beste, Gaza Amal. Emakume ausarten istorioak Gazako zerrendan, Opari bat Kushburentzat komiki kolektiboa. Mugak zeharkatzen dituzten istorioak, Beti zurekin historia grafikoa. Marraztu Nikaragua eta Samaldaka. Etxeko eta zaintzako langile nikaraguarrak Bizkaian.
2019an, Anna Dédalus detektibea. Fermiren paradoxa lanaren bigarren liburukia marraztu zuen Miguel Á. Giner Bou-ren gidoiarekin, eta bi nobela grafiko argitaratu zituen: Annemarie, María Castrejónekin batera, eta Ikasleen egoitza, gidoilari eta marrazkilari gisa. 2020an, Miguel Á. Giner Bou-rekin aritu zen berriro, Azken erasoa lanean.
Autoras de Cómic kolektiboko kidea da.
“Bizitzeko ihes egin. Krimen antolatuaren aurrean babesten duten aliantzak ehuntzen”,
ZEHAR errefuxiatuekinren “Bizitzeko ihes egin. Krimen antolatuaren aurrean babesten duten aliantzak ehuntzen” ekimenaren barruan dago “Irse o Morir” eta ondorioz izen bereko txostena egin da. Krimen antolatuak Hondurasen eta El Salvadorren, eta Mexiko igarotzean, eragindako jazarpenak aitortzeko eskaeretan sakontzen du ikerketa horrek, bai eta babes eskarietan ere herrialde horietan eta Espainiako Estatuan. Txostena deskarga dezakezu HEMEN.
Proiektu beraren esparruan, “Bizitza Soinean” kanpaina ere jarri zen abian. Haren iragarkia ikus daiteke HEMEN.