ERREFUXIATUEI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO DEKALOGOA

PDF (CEAR)

1.- Asilo-eskubidea nazioarteko araudian araututa dagoen giza eskubidea da. Espainiak eta Europar Batasuneko herrialdeek nazioarteko babesa behar duten pertsonak hartzera eta babesa ematera behartzen dituzten hitzarmenak eta itunak sinatu dituzte. Estatuak behartuta daude pertsona horiei laguntzera eta hartzera asiloaren alorrean hartutako nazioarteko konpromisoak betetzeko; beraz, ez da borondate-ekintza altruista. Egoera horren aurrean herritarrek bultzatuta gauzatzen diren ekimen solidarioak eta herritarrek jarduteko duten borondatea ez dituzte aitzakiatzat hartu behar Estatuek beren konpromisoak eta betebeharrak ez betetzeko eta eman behar dituzten baliabideak kentzeko.

2.- Sufrimenduaren eta emozioaren logika humanitarioak ez dezala justiziaren eta eskubideen logika ordeztu. Errefuxiatuek ihes egiten dute indarkeriatik eta jazarpenetik, eta behar bezalako babesa jasotzeko eta harrera duina izateko eskubidea dute. Errefuxiatuen babesa eskubide bat da eta giza eskubideei buruzko nazioarteko eta Europako itunetan azaltzen den betebeharra, ez da opari boluntarioa edo altruista, guztiok eskubideak izateko modu bat baizik. Asilo-eskubidea guztiok daukagun giza eskubide unibertsala da eta ezin da beste eskubide batzuetatik bereizi, hala nola etxebizitza duina, lana, heziketa, osasuna, osotasun fisikoa eta psikikoa izateko eskubideetatik.

3- Migrazio- eta asilo-politiken ikuspegia ez ezik, elkartasunaren oinarria eta Europa eraikitzeko kontuan hartu ziren giza eskubideekiko errespetua ahaztu duela ematen duen Europa indartzea ere zalantzan jartzeko garaia da. Arduradun politikoei beren betebeharrak, hau da, errefuxiatuak hartzeko eta babesteko betebeharrak bete ditzaten eta administrazio publiko eskudunen eta egoera horri baterako irtenbideak bilatzen espezialistak diren gizarte-erakundeen arteko elkarrizketaguneak sor ditzaten eskatzeko garaia da.

4.- Lehendik dagoena hartuko dugu abiapuntutzat eta ez gara zerotik hasiko eraikitzen. Gaur egun bizi dugun larrialdi-egoeraren aurrean, ezinbestekoa da errefuxiatuekin egiten den lana kalterik gabeko jardunaren printzipioan oinarritzea, esperientzian oinarritutako lan koordinatua eginez, duela 30 urte baino gehiago Espainian abian jarri zen harrera-sarearen esperientzian, sare horretan ikasitako irakaspenetan eta jakintza teknikoan oinarrituta, eta une honetako urgentziaren adierazgarri ez dira izango, espero denaren aurka, pertsonen kalteberatasun-egoeran sakontzen duten esku-hartzeak. Garrantzitsua da egun dagoen harrera-sarea indartzea eta gizarte zibila inplika dadin ahalbidetzea; horretarako, ahaleginak elkartu behar dira eta ekintza paraleloak sor daitezen saihestu behar da.

5.- Asistentzialismotik ihes egin behar dugu eta administrazioek, gizarte-erakundeek eta konprometitutako herritarrek baterako erantzunak eman behar ditugu. Erantzun hori laguntza integralaren alde egitera eta errefuxiatuen autonomia sustatzera bideratuta egongo da eta erantzuna koordinatzea ahalbidetzen duten gizarte-ekintzako eredu inklusiboak bilatuko dira.

Harreraren helburua pertsonei bizitegirako irtenbideak emateaz gain pertsona horiek modu integralean eta espezializatuan artatzea da: laguntza psikologikoko premiak daude, jazarpenetik, indarkeriatik eta jatorrizko lekuan eta/edo ihes egiteko ibilbidean bizi izandako zailtasunetatik eratorritako premiak, alegia. Asiloa eskatzeko prozeduran sartu ahal izateko eta eskubidea onartu arte prozesuaren jarraipena egiteko laguntza juridikoko premiak ere badaude. Gizarteratzeko ibilbide integralak egin behar dira hizkuntza ikasteko, prestatzeko, bizimoduak lortzeko moduak eskuratzeko laguntza emateko beharrezkoak diren tresnak eskura jartzeko. Ezinbestekoa da babestutako pertsonek gizarte-arreta espezializatuko sare bat izatea, eta gai hori ezagututa baterako lan-prozesua sortzea, lekualdatze behartuaren egoerarako irtenbide iraunkorrak lortzera bideratuta dagoena.

6.- Prozesu horrekin batera ikuskapen-lana egin behar da, baita Espainiak eta Europar Batasunak errefuxiatuekin dituzten betebeharrak betetzen ote diren ikusteko jarraipen-lana ere, eta horri esker, aurrera egin ahal izango da Asilo Eskubidearen defentsan, nazioarteko, Europako eta estatuko araudiaren inguruko ez-betetzeak salatuz.

7- Ezin dugu ahaztu munduko lekualdatze behartua zer den eta haren jatorria eta kausak, dimentsioa eta tresnak zein diren ulertu behar dela eta hartaz jabetu behar dela nazioarteko babesa bilatzen ari diren pertsonei laguntzeko, biktimizazioan eta ihesaldiak eta jazarpenak eragindako minean sakondu gabe. Harrera-sistema integral batek gai horri buruz sentsibilizatzearen alorreko lan-ardatz bat izan behar du, herritarrei orokorrean ez ezik, errefuxiatuekin lan egiten duten funtsezko gainerako agenteei, hots, gizarte-zerbitzuetako funtzionarioei eta langile publikoei, osasun-alorreko, hezkuntza-alorreko, justizia-alorreko eta lan-arloko langileei ere bideratuta dagoena.

8.- Ezinbestekoa da bideak antolatzea herritarrek modu antolatuan eta koordinatuan parte hartzeko, errefuxiatuen duintasuna, ongizatea eta autonomia ziurtatuko duen lan-metodologia bermatuz. Parte hartzeko, atzeraelikatzeko eta laguntzeko mekanismoak gehitu behar dira, eta mekanismo horiek, aldi berean, saihestuko dute herritarren artean adorerik eza eta etsipena sortzea pertsona horien egoerari erantzun solidarioa emateko nahia bideratu ezin dutelako.

9.- Elkartasun-adierazpenak errefuxiatuei laguntzera eta pertsona horiek eguneroko gizarte-bizitzan sartzeko prozesuetan laguntzera bideratu behar dira, hurbileko elkartasuna ematea izanik helburu: baliabideak lor ditzaten laguntzea baliabide horiek ezagutzeko eta baliabide horietan nola jardun behar den jakiteko, pertsonen artean harremana izateko sareak, aisiaguneak eta bizikidetzaguneak, berdinen arteko harrera eskolan, eta abar; betiere honako premisa hau abiapuntutzat hartuta: elkartasuna ez da karitate-ekintza bat gizarte-eraldaketako ekintza bat baizik. Oinarrizko premia materialak (etxebizitza, janaria…) puntualki estaltzeaz gain, errefuxiatuen autonomia bultzatuko duten prozesuak jarriko dira abian, pertsona horiek beren prozesuaren partaide eta protagonista direla.

10.- Errefuxiatuen eta migratzaileen elkarteak eta sareak daude, nazioarteko babesa bilatzen ari diren pertsonak indartzeko eta ahalduntzeko balio izan dutenak. Elkarte horiekiko lankidetza, elkarri laguntzeko sareak, asoziazionismoaren sustapena eta hartutako pertsonen ahalduntzea izango da eredu asistentzialistagoak ere gainditzeko eta eskubideak leheneratzeko ikuspegitik lan egiteko lan-ildoetako bat.

Guardar

Guardar

“Frankismoaren garaiko euskal erbesteratu eta gaur egun Euskadira iristen diren errefuxiatuen esperientziak”. SOLASALDIA

Memoria_castDatorren ekainaren 18an, ostegunean, 19:00etan, ZEHAR errefuxiatuekin eta Getxoko Udalako Immigrazioa eta Kulturartekotasunaren Sailak antolatutako “Frankismoaren garaiko euskal erbesteratu eta gaur egun Euskadira iristen diren errefuxiatuen esperientziak” solasaldia burutuko da Algortako Kasinoan (Basagoitiko etorbidea, 47).

Bertan, Agustine Kinkelak, DR Kongoko errefuxiatuak, eta Xabier Agirrek, ZEHAR errefuxiatuekin elkarteko boluntarioak, parte hartuko dute. Haien familia eta pertsonaleko esperientzien bidez erbestearen eraginak, ihes egindako bizipenei aurre egiteko estrategiak eta jasandako mina konpontzeko egiten dituzten eskaerak aztertuko dituzte.

Solasaldia “Memoria partekatuak: asilo-eskubidea, frankismoaren garaiko erbesteratze-esperientzien begietatik” proiektuan kokatua dago.

Anima zaitezte parte hartzera!

Guardar

Antzezlan solidarioa Tristán Ulloa eta ZEHAR errefuxiatuekinren eskutik

‘EN CONSTRUCCIÓN’

Pasa den larunbatean 400 pertsona inguruk  “En Construcción” antzerkiarekin gozatu zuten. Ihes egin, haien herrialdea alde batera utzi, eta  egunero beraien bizitza aurrera atera behar duten pertsonei babesa eman zieten. Eskerrik asko!!!

Eskerrik asko Tristan Ulloa, Carolina Roman eta Nelson Danteri emozioz betetako laurogeita hamar minutu oparitzearren baita barre eginez gogoeta bat egitera gonbidatu izanaz.

Eskerrik asko ZEHAR errefuxiatuekink egiten duen lana babesten duten instituzio publiko zein pribatuei; haien laguntzarekin ekintza aurrera eraman ahal izan dugu eta.

Eta eskerrak zuri; zure lan, dohaintza, denbora, eta zure jarrera kritikoarekin, Eduardo Galeanok esaten zuen bezala errealitatea eraldatzera laguntzen duzu eta. Eskerrik Asko. 

                 Babesleak: BBK Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritza, Bizkaiako Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Saila eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua, Euskal Herriko Unibertsitatea, BBK Fundazioa, Gordóniz bufetea, Erreka Multimedia kooperatiba, Scribak, Ubiqa eta INOX aldamioak.

 

 

Dohainiza bat eman

Egin bazkide

[metaslider id=1716]

Prentsa oharra

 

Babesle:

Logo ICASV BBK_COLOR Logo Dipu 1
logo ayto direc_familia_centrada_2niveles and-INOX
 logo-escribas atahualpa_header_3  LOGO AZ AB
logo_entero úbiqa_logo_color GORDONIZ ABOGADOS

 

Guardar

II. Berdintasun Plana

eZEHAR errefuxiatuekinko Berdintasun Batzordea, UNA Gestión-ekin batera, erakundearen II. Berdintasun Plana garatzen lagunduko duen ekitatearen aldeko prozesuan bete-beterik dago. Prozesua bi fasek osatzen dute: auto-diagnostiko fasea genero ikuspuntutik entitatean aurki litezkeen ezberdintasun posibleak identifikatzean datza, jarraian eta auto-diagnostikoaren ondorioen laguntzaz, Ekintza Planaren elaborazio-fasean murgildu ahal izateko. Egun, prozesua auto-diagnostiko fasean aurkitzen da, Ekintza Plana uda ostean bukatuko dela aurreikusten delarik.

Guardar

“Beldurrik gabe bizi” Jardunaldia

VivirSinMiedo_Eusk

“Beldurrik gabe bizi” Jardunaldiak genero arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidearen inguruko hausnarketa sakontzea dauka helburu. Jardunaldi horretan feminizidioa, emakumeen mutilazio genitala eta behartutako ezkontza, sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketa edo LGTTBI pertsonek jasaten duten jazarpena pairatu dutenen testigantzak ezagutuko ditugu. Unibertsitateko eragileei eta migrazio,giza eskubide edo garapen elkarteei zuzenduta dago.

Jardunaldia martxoak 16 eta 17, Zubiria Etxean (HEGOA / UPV) izango da.

Egitaraua

Izena-eman

Guardar

Melillara egindako Giza Eskubideen Behaketa Misioaren aldez aurreko ondorioak aurkeztu ditu ZEHAR errefuxiatuekink

Amaierarik gabeko bidea: emakume-aztarnak hegoaldeko mugan

logo externalización fronterasErrefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) Giza Eskubideen Behaketa Misio bat antolatu du Melillan, eta Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeak, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak (Deustuko Unibertsitatea) eta Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) ere parte hartu dute ekimenean, bertaraino joan diren komunikabideekin batera.

Informazioa bildu eta emakume errefuxiatu eta etorkinek Melillan bizi duten egoera ikusgarri egite aldera, uztailaren 8tik 11ra bitarte bilerak egin dira Gobernu Ordezkaritzarekin, Etorkinak Aldi baterako Hartzeko Zentroko zuzendariarekin, Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoekin, Abokatuen Elkargoarekin eta Giza Eskubideen Erakundeekin.

Ordezkaritzaren gainerako kideak iritsi aurretik, ZEHAR errefuxiatuekink, giza eskubideen erakundeen laguntzarekin, hainbat emakumeren testigantzak bildu ditu eta Seluango kanpamenduak bisitatu ditu, Nadorreko probintzian (Maroko), bertan egoten baitira emakume horietako asko zain Europara noiz igaroko.

Irailean jendaurrean aurkeztuko den txosten batean bilduko da bisitaren emaitza, eta bertan garatuko dira zehatz-mehatz orain aurkezten ditugun aldez aurreko ondorioak.

Ondorioak

Guardar

Guardar

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube