ASYLUM komikia eta MUGAREN ATZEAN kale-ekitaldia

“Memoria partekatuak: asilo-eskubidea frankismoaren garaiko erbesteratze-esperientzien begietatik” ekimenaren bidez, Giza Eskubideen alorrean diharduten agenteak inplikatu nahi ditugu Asilo Eskubidearen defentsan, parekotasunak eginez frankismo-garaiko erbestearekin eta bereziki nabarmenduta emakumeen ekarpen berezia. ZEHAR errefuxiatuekinren ekimen hau Gernika Gogoratuz zentroarekin koordinatuta sortu da, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren eta Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

ASYLUM, Javier de Isusiren komikia 
portada AsylumMarina, 94 urterekin, oroitzen da Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara, eta Frantziarik Venezuelara egin zuen bideaz. Erbeste hark bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldaren erbesteekin, ihesi doazelarik gerratik eta indarkeriatik, ezkontza behartuetatik, sexu-esplotaziorako salduak izatetik, homofobiatik eta feminizidiotik.
Javier de Isusik erbestearen berri ematen digu orrialde hauetan,bere artearekin. Aurrez aurre jartzen dizkigu atzo eta gaur bidean aurrera joan behar duten pertsonak, bizirik eta onik jarraituko badute, duintasunez bizitzeko leku baten bila. Pertsona horiek ihesi doaz, bai, baina indarkeriari aurre egiteaz gain, eusteko eta zutitzeko dugun gaitasuna ere erakusten diote munduari.

‘Asylum’ komikiaren salmenta

“MUGAREN ATZEAN”, Plataforma Tirante taldearen antzerki-ikuskizuna 
tras la fronteraDiziplina-anitzeko ikuskizun honetan, gure iragan lazgarrira bidaiatuko dugu, gure herriak pairatutako gerrekin eta Frantziarako eta beste leku batzuetarako erbestearekin lotutako iraganera. Gaur egun jarraitzen duen bidaia, egungo gure egoera lotsagarrian, iraganeko akatsak errepikatzen dituena, nahiz eta zapaltzailearen ikuspegitik oraingoan, gure iragan mingarria ahaztuta. Asmatutako etorkizun batean amaitzen den bidaia, non muga igarotzea bidegabekeria eta miseria ikuskizun izango dituen reality show bat bihurtuko den, zer bihurtu gaitezkeen erakutsiko diguna.

MUGAREN ATZEAN ikuskizun sakona da, gure bizitzaren karikatura barregarria egiten duena, eta zentzu bikoitza ematen diona antzezpenari, halako moldez, non geure buruari galdetzen diogun zergatik egiten dugun barre, barre eragiten digun horrek azken batean inolako graziarik egiten ez badigu ere.

Sinopsia
Muga gaindiezinaren aurrean, ehunka errefuxiatu pilatu dira, akituak, aukera baten bila… urteko lehiaketa dibertigarrienean parte hartzeko!! Nor sartuko da? Agian zu zeu izango zara, baina… zer aldetan egongo zara?

Aurreikusitako ekitaldiak

Gernika-Lumo

Getxo

Bilbo

logos memoria

Guardar

ZEHAR errefuxiatuekin elkarteak “Bizi Beldurrik gabe” Jardunaldiak egingo ditu; errefuxiatuta dauden lagunekin eta gizarte-erakundeekin egingo diren topaketak dira.

Martxoaren 16an eta 17an Zubiria Etxean (Euskal Herriko Unibertsitatea) genero-arrazoiak argudiatuta egiten den jazarpenaz hitz egingo da hiru jakindurien metodologian oinarrituz.

“Bizi Beldurrik gabe” Jardunaldien helburua genero arrazoiak argudiatuta egiten den jazarpenean sakontzea izango da, errefuxiatuta dauden lagunen testigantzekin eta erakundeek herri mailan duten esperientziarekin.

Jardunaldi horiek Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten barruan daude. Eremu akademikoko eragileen eta migrazio, giza eskubide, feminismo eta garapen alorreko erakundeen artean gai horretan egin diren azken ikerketak eta eremu horretan lanean ari diren ekintzaile, errefuxiatu eta erakundeen esperientzia sozializatzea izango da helburua.

Jardunaldi horietan Medicus Mundiko (Nafarroa) Fátima Djarraren parte-hartzea izango dugu, Ginea Bissauko da eta Emakumeen Mutilazio Genitalaren Prebentziorako proiektuan Nafarroan bizi diren Afrikako herritarren bitartekari, eta baita Save a girl, save a generation erakundearena ere, gobernuz kanpoko erakunde hori emakumeen ablazioaren, adin txikikoak ustiatzearen, behartutako ezkontzaren eta emakumeenganako edozein eratako tratu txarren aurka ari da borrokan.

Women´s Link Worldwide erakundeko  Carmen Miguel-ek ere parte hartuko du, giza eskubideen aldeko nazioarteko erakunde bat da eta genero ikuspegia izango duen Justiziaren alde ari da lanean. Bere lanaren ardatzetako bat salerosketako biktimen eskubideen onarpena lortzea izango da.

Mugarik Gabe euskal GKEk Viena + 20 Euskalherria 2013 Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia dela medio sortu zen prozesua aurkeztuko du, prozesu horretan GKE hori izan zen aitzindari elkarte eta gizarte mugimendu desberdinen laguntzarekin.

Guatemalako Emakumeen Elkarteko Mercedes Hernández ere izango dugu, talde feminista hori hainbat jatorritako emakumeek osatutakoa da eta bere jarduera nagusietako bat feminizidioak salatzea eta begien aurrean jartzea da.

Gilberto Téllezek ere parte hartuko du, errefuxiatu kubatarra da eta sexu orientabideagatik jasan behar izan zituen presioengatik egin zuen ihes bere herrialdetik, eta baita Nahia Taldeak ere, Garapenerako Hezkuntza eta Lankidetzaren jardueran genero ikuspegia eta sexu-aniztasuna sartzeko lanean ari den sarea da.

“Hiru jakindurien” metodologiaren bidez jorratuko ditugu:

* Jakitea – Jakitea, genero arrazoiengatiko jazarpenaren kontzeptualizaziora eta asilo-eskubidera hurbilduz

* Jakitea – Sentitzea, genero arrazoiengatik jazarpena jasan behar izan duten errefuxiatuekin partekatutako bizipenen bidez

* Jakitea – Egitea, erakundeek eta ekintzaileek emandako ikastaldien bidez

ZEHAR errefuxiatuekin elkartean asilo-eskubidea aldarrikatu nahi dugu nazioarteko babes-neurri moduan genero-arrazoiengatik jazarpena jasaten ari diren lagunentzat, eta sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak defendatzen ditugu, funtsezko eskubideak direla pentsatzen dugulako. Hamar urte baino gehiago daramatzagu borrokan sistema patriarkalaren ondorioz indarkeria jasaten duten emakumeentzako asiloaren onarpena lortzeko. Gainera, gogoetak egiten ari gara genero-ikuspegiaren eta sexu-aniztasunaren inguruan, lesbiana, gay, trans, bisexual eta sexuartekoen artean genero-indarkeriaren eraginak ere nabarmentzeko eta salatzeko.

Gai horri buruz egin den azken argitalpena Bizi Beldurrik gabe izan da: asilo-eskubidea genero arrazoiengatiko jazarpenaren aurrean, eta hortik hartu da Jardunaldietarako izenburua.

Honekin batera doakizue Jardunaldien Programa

Argitalpena jaisteko edo Jardunaldietan izena emateko: www.cear-euskadi.org

Informazio gehiago izateko edo elkarrizketak kudeatzeko: Raquel Celis (669 785 784)

 

Bizilagunak Araba 2016

Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde

Ireki zure etxeko ateak, zabaldu zure gogoa!

Zer da Bizilagunak?

Azaroak 13an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.
Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, moduz zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Sakatu hemen triptikoa deskargatzeko

triptico_2

Bizilagunak zertarako eta zergatik?

Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina  askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko.Bizilagunak ekimenaren bitarteaz, harremanak eta kontaktu berriak egitea errezten da, loturak sortuz Gasteizen bizitzea erabaki dugunon artean, gure jatorria edozein izanda: “hemengoa”, etorkina edo errefuxiatua.

Izena eman! Zure herriko formularioa bete esazu. 

VITORIA-GASTEIZ

1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)

2. Dinamizatzailea izateko formularioa

AIARAKO KUADRILLA

1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)

2. Dinamizatzailea izateko formularioa

KANPEZUKO KUADRILLA

1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)

2. Dinamizatzailea izateko formularioa

LAUTADAKO KUADRILLA

1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)

2. Dinamizatzailea izateko formularioa

Nahiago baduzu, jarri zaitez zuzenean gurekin harremanetan:

contacto_bizilagunak (3)

3 minutu Bizilagunak Araba 2016 ezagutzeko!

Nahi izatekotan, CEAR Euskadik aurrera eramaten duen ekintza honen antolaketan parte hartu dezakezu boluntario moduan.

Informazio gehiagorako, jarraitu gure Sare Sozialak:

Web  Web

Guardar

Migrazioa ala lekualdatze behartua?

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak ZEHAR errefuxiatuekinren lan bat argitaratu du Giza Eskubideei buruzko Deustu Koadernoen bilduman:

Migrazioa ala lekualdatze behartua?
Biztanleria-mugimenduen kausak eztabaidan

Portada-ensayoLan honen aztergaia gaur egungo kapitalismo neoliberala eta krisi ekologikoa direla-eta gertatzen ari diren herritar-lekualdatzeen karakterizazioa da. Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kultura-eskubideak urratzearen ondorioak aztertzen dira, bai eta baliabideak kentzeari lotutako errealitate berriak ere. Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidean jasotako babes-tresnetako kontzeptuak aztertzen dira, eta ondorioak ematen dira migrazio ekonomikoaren eta asiloaren arteko beste kategoria bat sortzeko: lekualdatze behartua.

Azterlan hau ZEHAR errefuxiatuekinko Eraginaren eta Partaidetza Sozialaren taldearen koordinatzaile Raquel Celis Sánchezek eta Ikuspegiren sortzaile Xabier Aierdi Urraza soziologoak egin dute. Horretarako, Kolonbiako zein Espainiako lagun ugariren laguntza izan dute; izan ere, horiek migratzaileen, errefuxiatuen eta lekualdatutakoen lurraldearen eta giza eskubideen babesari buruz dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatu dituzte.

Ikerlan hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatu du.

PDF (CEAR)

Guardar

Egitaraua ‘Beldurrik gabe bizi’

 

“Beldurrik gabe bizi” jardunaldien helburua genero-jazarpena jorratzea da, iheslarien testigantzak eta tokiko erakundeen esperientzia erabiliz. “Hiru jakintzen” metodologiaren bidez landuko ditugu honako hauek:

* Jakin – Jakin: genero-jazarpenaren eta asilo-eskubidearen kontzeptualizazioa.

* Jakin – Sentitu: genero-nortasunagatik edo sexu-joeragatik salerosketa, mutilazio genitala, feminizidioa edo jazarpena jasan duten iheslarien esperientziak.

* Jakin – Egin: emakumeen eta LGTTBI jendearen eskubideen aldeko erakundeen esperientzia.

 

 ASTELEHENA, MARTXOAK 16

9:00   Izen-emateak

9:30   Ongietorria eta Jardunaldiaren aurkezpena

–          Erakundeetako ordezkarien mahaia

–          Jardunaldietako helburuen eta egituraren aurkezpena (ZEHAR errefuxiatuekinko Gizarte Eragin eta Partaidetzarako Taldeak egingo du)

10:00  Kontzeptuetara hurbiltzea. “Asiloaren babesa, genero-jazarpena dagoenean”.  ZEHAR errefuxiatuekinko Gizarte Eragin eta Partaidetzarako taldea

11:00  Etenaldia

11:15  Testigantzak.  Genero-jazarpenari buruzko hainbat testigantza eta esperientzia erabiliz, sentimendutik abiatuta aztertuko ditugu haren inpaktuak, hari aurre egiteko estrategiak, eta erreparazio-eskaerak. Tailerrak aldi berean egingo dira:

  1. 1:  Feminizidioa, Mercedes Hernandezekin (Guatemalako Emakume Elkartea)
  2. 2. Sexu-esplotaziorako salerosketa, Carmen Miguelekin, Women´s Link Worldwide
  3. 3. Emakumeen mutilazio genitala eta behartutako ezkontzak, Fatima Djarrarekin, Munduko Medikuak (Nafarroa)
  4. 4. LGTTBI jendearen jazarpena, Gilbert Perez eta Nahia taldea

13:30 Lehen egunaren amaiera

 

ASTEARTEA, MARTXOAK 17

9:30    Ongietorria eta saioko helburuen aurkezpena

10:00  Jakintzak eta sentimenduak elkarbanatzea. Aldibereko tailerren bateratze-lana. ZEHAR errefuxiatuekinko Gizarte Eragin eta Partaidetzarako Taldea

11:00  Kafe-etenaldia

11:15  Egiten ikastea. Emakumeen eta LGTTBI jendearen eskubideak babesteko esperientziei buruzko mahai-ingurua.

  1. 1. Mugarik Gabe:  Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia (Viena + 20)
  2. 2. NAHIA taldea:  “Lurreratuz: desio ahantziak” tresna.
  3. 3. Save a girl, save a generation: mutilazio genitalaren prebentzioa

13:30  Jardunaldiaren amaiera

Jardunaldien egitaraua

 

 

 


EMAKUME ZAPALDUEN ANTZERKI TAILERRA

Aktibitate horren bidez emakumeei migrazio ibilbideak hastera behartzen duten indarkeriak landuko ditugu. Emakume Zapalduen Antzerki Tailer baten bidez generoaren ziozko jazarpenaren eta asilo eskubidearen gaiei helduko diegu. Tailer horretan proposatzen da geure benetako historia zehatzetatik abiatzea, generoaren zioz jazarpena jasan eta zeuen herrialdeetatik alde egin eta asiloa edo babesa eskatu behar izan duzuenok bizi izandakotik abiatzea, edo familia, militantzia, lana edo adiskidetasun kontuak tarteko edo patriarkatuak eta neo-kapitalismoak emakumeen eta beren aniztasunaren aurka darabilten indarkeriak zapalduta sentitzen garelako errealitate hori gertutik ezagutzen dugunon eskarmentutik abiatzea. Horrek guztiak eramaten gaitu kontu honi heltzera eta horretan lan egitera.

Hitza hartzeko eta ekiteko aukera ematen digu antzerkiak; errealitatea zalantzan jartzeko dauzkagun komunikabideak geure zerbitzura jartzeko aukera ematen digu, eta burutu litezkeen aldaketa zehatzetarako balizko estrategiekin JoLasTuZ errealitate hori eraldatzeko aukera ematen digu. Emakume zapalduen antzerkiak zapalkuntzari modu eraginkorrean nola aurre egin erakusten du.

20 orduko tailer trinkoa da, Bilbon eskainiko da azaroaren 6an, 7an eta 8an.

  • Azaroak 6, ostirala: 16:00-20:00. Otxarkoagako Udaltegian
  • Azaroak 7, larunbata: 10:00- 14:00 eta 16:00-20:00. Otxarkoagako Udaltegian
  • Azaroak 8, igandea: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Bilbiko Kultur Etxean

Parte hartu nahi baduzu, eman ezazu izena ceareuskadi@cear.es helbidera e-mail bat bidalita, edo dei egiguzu 944248844 telefono zenbakira. Harremanetarako pertsona: Beatriz de Lucas Larrea.

 Informazio gehiago

Guardar

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube