SISTEMATIZAZIOA – Memoria partekatuak

Esperientzia sistematizatzeko prozesu bat garatu da; horren bidez, proiektuaren historia berreskuratu da, eta kritikoki aztertu eta interpretatu da, ondorioak, ikaskuntzak eta gomendioak biltzeko, gure jarduna hobetu eta beste pertsona eta erakunde batzuekin partekatze aldera.

Prozesu horren bidez, ekimena aztertu dugu, eta erbesteratze-esperientziari aurre egiteko gakoak aurkitu ditugu, esperientzia horien unibertsaltasuna agerian jartzeko eta gaur egun, hemen eta orain, modu bihozbera eta duinean harrera egiteko Euskadira iristen direnei.

Prozesuari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin helbide honetan: info@cear-euskadi.org

Memoria partekatuak – Unibertsitateko egitasmoak

Escuela empoderamientoEHUGUNE, Unibertsitatea eta Gizarte Zibila, gerraren eta behartutako lekualdaketen aurka

Espazio hau Gernika Gogoratuz eta EHUrekin elkarlanean sortu da; bertan, unibertsitateko hainbat eragilek eta giza eskubideen, bakearen kulturaren eta behartutako migrazioen alorrean lan egiten duten elkarteetako zein gizarte-mugimenduetako hainbat ordezkarik parte hartu dute. Espazio horren helburua zen Unibertsitatearen eta antolatutako gizarte zibilaren arteko artikulazioa eta aliantza estrategikoak sustatzea, gerrari eta behartutako lekualdatzeei aurre egiteko eta pertsonen zein herrien giza eskubideak defendatzeko.

JornadasMahai ingurua “Europa eta Asilo Eskubidea: Historia, mugak eta babesa behartutako desplazamenduen aurrean”

EHUko Lankidetza Bulegoarekin elkarlanean, “Europa eta Asilo Eskubidea:historia, mugak eta babesa behartutako desplazamenduen aurrean” jardunaldia antolatu da, honako helburu honekin : Europako asilo-sistema eta EB egungo egoerari ematen ari zaion erantzuna hobeto ezagutzea, Hegoaldeko Mugan errefuxiatuen eskubideen urraketen arloan gertatzen ari dena aztertzea eta egungo testuinguruak elkartasun internazionalistari jartzen dizkion erronkak jorratzea.

Itzuli proiektuaren aurkezpenera

Guardar

Memoria partekatuak – Hizketaldiak

Hainbat udalerritan hizketaldiak antolatu dira errefuxiatu baten eta erbesteratu baten edo erbesteratuen senide baten artean, pertsona horiek bizi izandakoa partekatzeko. Hain zuzen ere, Getxon, Ortuellan, Gernikan eta Portugaleten egin dira horrelako hizketaldiak, eta herritar asko bertaratu dira bertara, memoria historikoa ezagutzeko eta harrera gizatiarragoa nola egin ikasteko.

JornadasGetxo

Escuela empoderamientoGernika-Lumo
Escuela empoderamientoPortugalete
Escuela empoderamientoOrtuella

Itzuli proiektuaren aurkezpenera

Guardar

Memoria partekatuak – ASYLUM komikia

Marina, 94 urterekin, oroitzen da Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara, eta Frantziarik Venezuelara egin zuen bideaz. Erbeste hark bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldaren erbesteekin, ihesi doazelarik gerratik eta indarkeriatik, ezkontza behartuetatik, sexu-esplotaziorako salduak izatetik, homofobiatik eta feminizidiotik.
Javier de Isusik erbestearen berri ematen digu orrialde hauetan,bere artearekin. Aurrez aurre jartzen dizkigu atzo eta gaur bidean aurrera joan behar duten pertsonak, bizirik eta onik jarraituko badute, duintasunez bizitzeko leku baten bila. Pertsona horiek ihesi doaz, bai, baina indarkeriari aurre egiteaz gain, eusteko eta zutitzeko dugun gaitasuna ere erakusten diote munduari.

‘Asylum’ komikia eskura dezakezu estekan ageri diren salmenta-puntuetan

JornadasASYLUM komikia

JornadasASYLUM komikiaren aurkezpena – Bilbo

Escuela empoderamientoASYLUM komikiaren aurkezpena – Getxo
Escuela empoderamientoASYLUM komikiaren aurkezpena – Gernika-Lumo

Itzuli proiektuaren aurkezpenera

Guardar

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube