“Bizitzeko ihes egin. Krimen antolatuaren aurrean babesten duten aliantzak ehuntzen” kongresu birtualean izena emateko epea ireki dugu
ZEHAR errefuxiatuekink eta Euskal Herriko Unibertsitateak “BIZITZEKO IHES EGIN. KRIMEN ANTOLATUAREN AURREAN BABESTEKO ALIANTZAK ERAIKIZ” kongresura gonbidatzen zaituztegu. Abenduaren 1, 2 eta 3an ospatuko dugu formatu birtualean.
“El IncenDiario” aurkezten dugu, herritarrek diskurtso politiko xenofoboei nola aurre egin azaltzen dien albistegia
Azkenaldian sarri entzun ditugu esaldi arrazista eta xenofoboak bertako eta mundu osoko lehen mailako politikarien ahotan. Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidenteak, esate baterako, hauxe esan zuen, tonu biribil-biribila erabiliz, Etxe Zurira iristeko kanpaina hasi berritan: “Harresia eraikiko dugu. Ez daukagu beste aukerarik”. Etxean bertan ere, Gasteizko alkate ohiak, Javier Marotok, zera esan zuen 2015ean irratirako egin zioten elkarrizketa batean: “Gurera datozen siriarren artean, jihadista asko daude. Halakoek edozein unetan jar dezakete lehergailu bat gure hirietako edozeinetan”.
2019ko Urteko Txostena argitaratu dugu
Gure lana gertutik ezagutu nahi duzu? Hementxe irakurri dezakezu 2019ko gure Urteko Txostena, bertan, aurreko urtean egin genuen lana biltzen da. HEMEN deskargatu dezakezu.
“IncenDiario” dokumentala
Gorrotoaren diskurtsoak arrazakeria, xenofobia eta diskriminazioaren sua piztu eta gure herri eta hirietan bizikidetza sutan ipintzen duten erregaiak dira. ZEHAR errefuxiatuekintik urteak daramatzagu gaiaren inguruan gogoetak eginez eta erretzen duten diskurtso horiei aurre egiteko herritarrentzako tresnak garatzen. Eta “El IncenDiario” dokumentala, ordezkari politikoen gorroto diskurtsoak jaso eta herritarren mobilizazioen irudiak biltzen ditu. Hementxe duzu ikusgai.
https://www.youtube.com/watch?v=XAv3-z7bQis
Bilbao Refugio birtuala: Aurten ere errefuxiatuen alde lasterka
Aurten ere, jada ohikoa dugun Bilbao Refugio lasterketa solidarioa antolatu du ZEHAR errefuxiatuekink, baina osasun-egoera dela eta, oraingoa ez da presentziala izango. Laugarren lasterketa hau birtuala izango da, eta aukera izango dugu errefuxiatuen alde munduko edozein lekutan lasterka egin edo ibiltzeko, uztailaren 10etik 26ra bitartean.
ZEHAR errefuxiatuekink zenbait proposamen egin dizkie hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei, errefuxiatuen eskubideak bermatzeko
Uztailaren 12an (igandea) egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, ganbera horretan ordezkaritza duten alderdi politikoekin harremanetan jarri da ZEHAR errefuxiatuekin, konpromisoa har dezaten hurrengo legegintzaldian Euskadin bizi diren asilo-eskatzaileen, migratzaileen, aberrigabeen eta errefuxiatuen eskubideak bermatzeko neurriak hartzeko; eta, horrez gain, COVIDaren krisiari aurre egiteko egingo diren plan ekonomiko eta sozialetan kolektibo horren behar espezifikoei erantzun diezaieten.
Patricia Barcenak, erakundeko zuzendariak, honako hau adierazi du: “Euskal gizarteak askotan erakutsi die elkartasuna errefuxiatuei, ez baitu ahazten duela ez hainbeste erbestea bizi izan genuela, eta, beraz, babesleku izan nahi dugu orain. Alde horretatik, hauteskunde hauek aukera bat dira haien eskubideak bermatuko dituzten, harrera duina sustatuko duten eta kulturen arteko bizikidetza bultzatuko duten politika publikoak sendotzeko”.
Informazioa jaso
Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko