Datorren ekainaren 18an, ostegunean, 19:00etan, ZEHAR errefuxiatuekin eta Getxoko Udalako Immigrazioa eta Kulturartekotasunaren Sailak antolatutako “Frankismoaren garaiko euskal erbesteratu eta gaur egun Euskadira iristen diren errefuxiatuen esperientziak” solasaldia burutuko da Algortako Kasinoan (Basagoitiko etorbidea, 47).
Bertan, Agustine Kinkelak, DR Kongoko errefuxiatuak, eta Xabier Agirrek, ZEHAR errefuxiatuekin elkarteko boluntarioak, parte hartuko dute. Haien familia eta pertsonaleko esperientzien bidez erbestearen eraginak, ihes egindako bizipenei aurre egiteko estrategiak eta jasandako mina konpontzeko egiten dituzten eskaerak aztertuko dituzte.
Solasaldia “Memoria partekatuak: asilo-eskubidea, frankismoaren garaiko erbesteratze-esperientzien begietatik” proiektuan kokatua dago.
Anima zaitezte parte hartzera!