Aktibitate horren bidez emakumeei migrazio ibilbideak hastera behartzen duten indarkeriak landuko ditugu. Emakume Zapalduen Antzerki Tailer baten bidez generoaren ziozko jazarpenaren eta asilo eskubidearen gaiei helduko diegu. Tailer horretan proposatzen da geure benetako historia zehatzetatik abiatzea, generoaren zioz jazarpena jasan eta zeuen herrialdeetatik alde egin eta asiloa edo babesa eskatu behar izan duzuenok bizi izandakotik abiatzea, edo familia, militantzia, lana edo adiskidetasun kontuak tarteko edo patriarkatuak eta neo-kapitalismoak emakumeen eta beren aniztasunaren aurka darabilten indarkeriak zapalduta sentitzen garelako errealitate hori gertutik ezagutzen dugunon eskarmentutik abiatzea. Horrek guztiak eramaten gaitu kontu honi heltzera eta horretan lan egitera.
Hitza hartzeko eta ekiteko aukera ematen digu antzerkiak; errealitatea zalantzan jartzeko dauzkagun komunikabideak geure zerbitzura jartzeko aukera ematen digu, eta burutu litezkeen aldaketa zehatzetarako balizko estrategiekin JoLasTuZ errealitate hori eraldatzeko aukera ematen digu. Emakume zapalduen antzerkiak zapalkuntzari modu eraginkorrean nola aurre egin erakusten du.
20 orduko tailer trinkoa da, Bilbon eskainiko da azaroaren 6an, 7an eta 8an.
- Azaroak 6, ostirala: 16:00-20:00. Otxarkoagako Udaltegian
- Azaroak 7, larunbata: 10:00- 14:00 eta 16:00-20:00. Otxarkoagako Udaltegian
- Azaroak 8, igandea: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Bilbiko Kultur Etxean
Parte hartu nahi baduzu, eman ezazu izena ceareuskadi@cear.es helbidera e-mail bat bidalita, edo dei egiguzu 944248844 telefono zenbakira. Harremanetarako pertsona: Beatriz de Lucas Larrea.