Sartu Europako migrazio-politiken etorkizuna aztertzeko aditu-ahotsak biltzen dituen jardunaldiaren bideo osoan.

Online formakuntza. Ez da klima, kapitala da: Arrazakeriaren aukako eta feminismoaren begiradetatik bortxazko lekualdaketak ulertzeko elkarrizketak

Sartu garapenismo estraktibistaren testuinguruan behartutako desplazamenduei buruzko online campusera. Mundu-sistemaren polikrisiak, kapitalismo arrazialaren funtzionamendua eta askoz gehiago aztertuko ditugu.

Podcast en NAIZ Irratia

Entzun NAIZ Irratiarekin Deshabitadas-i buruz sortu dugun podcasta.

Migrazio klimatikoen salaketatik harago doan adierazpena. Zehar-Errefuxiatuekin-ek bultzatua eta 2022an 70 erakunde baino gehiagok sinatua, politika suntsitzaileak salatzen ditu: jatorrizko herrialdeetan bizitza ahalbidetzen ez duten politikak, lurraldearen defendatzaileen borrokak arriskuan jartzen dituztenak eta planeta hondatzen dutenak.

“Deserrotuak, lapurketa eta muga artean egindako ibilbidea” izeneko txosten berria aurkeztuko dugu. Mugimendu behartuen azterketa eredu garapenistaren erdigunean kokatzeko helburua du. Asilo eskubidea, mugen politika eta estraktibismoaren eta lekualdatze behartuen arteko lotura aztertzen dira, Senegalen kasuaren bitartez. Euskadira iritsi diren pertsonen eta lurraldearen defendatzaileen esperientzien bidez, agroekofeminismotik sortzen ari diren alternatibak ere partekatzen dira.

Lehen Txostena: Deserrotuak: Klima-aldaketaren ondoriozko lekualdatze behartuen inguruko irakurketa kritikoa

Ingurumen-egoera, botere korporatiboaren inposaketa estrategiak, kapitalismo berdearen tranpa, defendatzaileen kriminalizazioa eta nazioarteko babesaren inguruko aurrerapen eta atzerapausoak aztertzen dira. Azterketaren osagarri, lau kasu-azterketa biltzen dira: Yemen (ur-putzuen suntsiketa), Kolonbia (Hidroituango), Kongoko Errepublika Demokratikoa (koltanaren ustiapena) eta Senegal (arrantza akordioak)

Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak garatutako lan-ildo bat da Deserrotuak, ekoizpen, banaketa eta kontsumo neoliberalaren eredua, kolapso ekosoziala eta biztanleriaren lekualdatze behartuak elkarrekin nola lotzen diren hausnartzea helburu duena.

Lekualdatze behartuen atzean dagoen ingurumen-arazo nagusia sistema kapitalista da. Enpresa transnazional askok Hegoaldeko lurraldeak okupatzen dituzte, bertako baliabide naturalak desagerraraziz eta tokiko populazioen bizimoduak suntsituz. Gainera, indarkeria erabiltzen da bertan bizi diren pertsonak lurraldea uztera behartzeko. Pertsona hauek «Deserrotuak» dira.

Kapitalismoak eta klima-aldaketak milaka pertsona beren etxeetatik alde egitera behartzen dituzte urtero. Sistema estraktibistak bizimoduak suntsitzen ditu, ingurunea hondatzen du eta pertsonak lekualdatzen ditu. Europar politikak, gainera, oztopoak jartzen dizkie laguntza behar duten pertsonei. Premiazkoa da jardutea eta #ekofeminismoa bezalako alternatibak babestea. Harpidetu kanalera eta batu aldaketara!

Argazki Galeria

Berrietan

Orain arte

Deserrotuak: Migrazioaren inguruko irakurketa politiko bat, lekualdatzerik gabe bizitzeko.

Finantzatzaileak

Scroll to Top