Maiatzaren 26ko udal eta foru aldundietako hauteskundeen harira, ZEHAR errefuxiatuekink Euskak Atonomia Erkidegoan ordezkaritza duten alderdi nagusiekin bildu da, beraien udal eta aldundietako programa eta proiektu politikoetan errefuxiatuen babesa hobetuko duten 7 neurri sartu dezaten proposatzeko asmoarekin.
Proposamenak
Hauek dira proposatutako neurriak:
- Hauek dira proposatutako neurriak:
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroa erabat garatzen dela bermatzea
- • Salbuespenak salbuespen, gizarte-bazterketarako arriskuan dauden pertsonentzako espazioen gabezia bat dago udal- eta foru-mailan, eguneko nahiz gaueko arreta espezifikoan.
- • Larrialdi-zerbitzuetara jotzeko aukera bermatzea pertsona guztiei, haiei buruzko araudia aintzat hartuz.
-
- Prestazio eta zerbitzuen zorrora jotzeko aukera bermatzea asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei
- • Errolda bermatzea ohiko bidera jotzeko aukerarik ez duten pertsonei, beren eskubide eta betebeharrak garatzeko berme gisa.
- Etxebizitza bat izateko aukera bermatzea asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei
- • Udal- eta foru-etxebizitza publikoak ugaritzea bestelako baliabideetarako sarbiderik ez duten banakakoei eta familiei erantzun ahal izateko larrialdi-egoeretan.
- • Alokairuko etxebizitzen baldintzen arauketa sustatzea, bizigarritasun-baldintza egokiak izan ditzaten.
- • Etxebizitza partikularren erabilera turistikoa arautzea, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonek, tartean asilo-eskatzaileek eta errefuxiatuek, ohiko bizilekutzat alokairuko etxebizitza bat edukitzeko aukera izateko eta alokairuen prezioen gehiegizko igoera saihesteko.
- Lurralde- eta udal-mailako harrera-sare bat sustatzea asiloa eskatzen duten pertsonentzat eta errefuxiatuentzat
- • Herrian edo lurraldean dagoen migratzaileen eta errefuxiatuen harrera-sarea sendotzeko konpromisoa hartzea, nazioarteko babes bila ari diren pertsonen espezifikotasuna kontuan hartzen duten arreta- eta harrera-mekanismo integral profesionalak gauzatuz, bai eta harrera-espazioei lagunduko dien garapen komunitarioa sustatuz ere.
- Haurtzaroko eta nerabezaroko plan integrala garatzea, helduen laguntzarik gabe datozen atzerriko adingabeen eta gazteen espezifikotasunak kontuan hartuz
- • Bizileku-baliabideak ugaritzea.
- • Kasuak koordinatzea, gizarte-desberdintasuna saihestea eta prebentzio-neurriak hartzea.
- • Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia jasotzeko epea luzatzea eta haren zenbatekoa handitzea.
- • Adingabeen zentroetatik egitea dokumentuen tramitazio guztia.
- • Berariazko hezkuntza-programak sortzea 17 urtetik gorakoentzat. Hezkuntza arauturako sarbidea bermatzea eta Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarbidea hobetzea.
- Euskal Herriko herri eta lurralde guztietan bizikidetza-espazio seguruak eta diskriminaziorik gabekoak sustatzea auzotarren artean
- • Diskurtso arrazistak eta xenofoboak ahalik eta gehien gutxituko dituzten eta kulturarteko elkarbizitza sustatuko duten udal- eta foru-programak sustatzea.
- Diskurtso politikoek ez dutela immigrazioa erabiltzen eta ez dutela gorrotoaren bidez gizarte-haustura sustatzen zaintzea
- • Alderdi politikoak gardenak izatea diskurtsoen edukiak zaintzen dituzten beren etika- eta diziplina-organoen funtzionamenduari dagokionez.
- • Arbitraje- eta deontologia-organo independente bat sortzea hauteskunde-garaietan diskurtso politikoen zelatari-lanak egiteko.
ZEHAR errefuxiatuekinren ustez, udal- eta foru-hauteskundeen testuingurua funtsezkoa da neurri hauek alderdi politikoen programetan sartzeko eta gure auzo, herri eta hirietan bizi diren errefuxiatuen eskubideak bermatzen laguntzeko.