Pasa den azaroaren 13an, Guerguerat-en, Mendebaldeko Saharan libre utzitako eremuan, gertakari larriak jazo ziren, Marokoko armadaren zati batek 1991n Fronte Polisarioarekin itundutako su-etena hautsi ondoren. Hain zuzen, Marokoko Erresumak erasoen bidez erantzun zien Saharako herritarrek beren herrialdea Marokoko Erresuma egiten ari den baliabide-erauzketatik defendatu eta manifestatzeko eskubide legitimoa erabili izanari, eta, hori eginez, argi eta garbi hautsi zituen 1991ko bake-akordioak. Beraz, ZEHAR errefuxiatuekinko kideok: ELKARTASUNA adierazten diogu Saharako herriari.
Gure KEZKA adierazten dugu biztanleria zibilaren eta aktibisten egoerakiko. Era berean, KONDENATU egiten ditugu Marokoko armadak aipatutako pertsonen aurka gauzatutako erasoak eta indarkeria.
Euskal erakundeei (autonomikoei, probintzialei eta tokikoei) eskatzen diegu gure aldarrikapenekin bat egiteko Espainiako Gobernuaren aurrean gauzatu beharreko ekintzak gauzatzeko; izan ere, Espainiako Gobernua da lurraldeko administrazio-potentzia, eta hari eskatu beharko litzaioke berehala antolatzeko Mendebaldeko Saharako autodeterminazio-erreferenduma, beharrezko berme demokratiko guztiekin.
Azkenik, NBEari eta MINURSOri ere eskatzen diegu su-etena mantentzen dela berma dezaten, Marokoko Erresumak hautsi egin baitu.
Marokok Mendebaldeko Sahara inbaditu zuenetik berrogeita bost urte igaro direnean eta erreferenduma egingo zela bermatzeko NBEaren (MINURSO) misioa zabaldu zenetik hogeita bederatzi urte igaro direnean, okupazio-urteetan zehar egondako indarkeriak aitortu behar ditugu, Aljeriako kanpamentuan eta beste leku askotan (adibidez, Euskadin) milaka errefuxiatu baitaude. Premiazkoa da herritarrek pairatutako kalteak konpontzea eta nazioarteko araudia betetzea, giza eskubideak bermatzearekin batera.