Beste urte batez, ZEHAR errefuxiatuekink bat egin du Fair Saturday ekimenarekin. Antolatzaileen arabera, “inpaktu soziala duen mugimendu kultural bat da, azaroko azken larunbatean, kontsumismoaren goreneko adierazpen den Black Friday-ren hurrengo egunean egiten dena”. Arte munduko pertsona eta talde ugarik egun horretan euren lanak jarriko dituzte kausa sozialen zerbitzura.Oraingoan, ZEHAR errefuxiatuekinren lana agerian jartzeko programatu den jarduera talde hori Bilbon garatzen ari den zirkuitu ofizialaren barruan sartzen da. ZEHAR errefuxiatuekinko boluntarioek sortutako Caminamos para Crecer antzerki-taldeak bere bigarren antzezlana aurkeztuko du: Alas rotas. Azaroaren 24an izango da hitzordua, Fair Saturday egunean, 19:00etan, Bilborocken.

Sarrerak lotura honetan erreserbatu daitezke, gero leihatilan jasotzeko: https://caminamosparacrecer.wordpress.com/reserva-tus-entradas/ Emanaldiaren egun berean jaso daitezke, ordubete lehenago.

Sinopsia:

Yanko espainiar Estatuan asiloa eskatzen duen errefuxiatua da, eta bere historiaren bidez, igaro behar izaten dituen zailtasunak ezagutuko ditugu. Azkenik, asilo-eskaera ukatu eta deportatu egingo dute. Bizi beharko duen gizartearen islak manipulatutako komunikabideak, justizia gogorra eta bidegabea erakutsiko ditu. Gizarte xenofobo baten zirrikituak, zeinetan agerian jarriko baita gizarte horren hondoan ezkutuan dagoen matxismoa. Hala ere, Alas Rotas antzezlanak aurrera egiteko adiskidetasunaren garrantziari eta itxaropenaren indarrari buruzko mezu positiboa utziko digu.