En el Día Internacional contra la Discriminación racial, ZEHAR errefuxiatuekin alerta sobre la intensificación en la presente campaña electoral de discursos políticos de carácter xenófobo los cuales, lejos de fomentar una convivencia entre culturas, generan crispación, alarma social, miedo y desconfianza hacia las personas migrantes y refugiadas.
ZEHAR errefuxiatuekink 2017an EAEn egin ziren nazioarteko babes-eskaeren %70 ingurutan lagundu zuen
ZEHAR errefuxiatuekinren arabera, 2017an 970 pertsona inguruk eskatu zuten asiloa EAEn (592k Bizkaian, 258k Araban eta 121ek Gipuzkoan). Zifra hori 2016an erregistratutakoaren ia bikoitza da, orduan 500 izan baitziren. Datu horiek eman ditu gaur goizean CEARek, “Errefuxiatuak Espainian eta Europan” izeneko bere urteko txostenaren aurkezpenean. Txosten hori urtero-urtero argitaratzen du garai honetan, ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz.
Hona hemen gorakada horren arrazoiak:
- Asilo-eskatzaileen kopuruak gora egin du mundu osoan eta estatuan, gaur egungo gatazka eta jazarpen-arrazoi guztien ondorioz.
- Harrera Sistemak nabarmen areagotu du plazen kopurua azken bi urteetan, hala Euskadin nola estatuan. EAEn 200 plaza zeuden 2016an eta 463 aurten, baina hala ere ez dira nahikoa.
- Baliabide publiko eta pribatuek gero eta informazio gehiago dute asilo-eskubideari buruz, eta jazarpenetik ihesi dabiltzan gero eta pertsona gehiagok dakite asiloa eskatzeko eskubidea dutela.
2017an EAEn izapidetutako asilo-eskaeren % 70 inguru ZEHAR errefuxiatuekinren laguntzarekin egin ziren. Horrenbestez, datu ofizialik ez dagoenez, erakundeak urte honetan eman duen arretari buruzko datuak lagungarriak dira EAEn asiloa eskatzen duten pertsonen profila osatzeko. Erakundeak artatutako pertsonen ia %60 hiru herrialde hauetatik etorri dira: Venezuela (% 40,33), Kolonbia (% 9,52) eta Ukraina (% ñ,16); horietatik, % 46 emakumeak dira eta % 54 gizonak.
“Gizartean zabaldu da errefuxiatuak ez direla iristen, baina hori gezurra da. Datu hauek erakusten dute baietz, iristen direla, baina kontua da beren kabuz iristen direla eta kasu horiek ez direla batere mediatikoak”, azaldu du ZEHAR errefuxiatuekinko presidente Javier Galparsorok. Hau ere esan du: “Ezin ditugu errefuxiatuak lehen mailako eta bigarren mailako gisa sailkatu; nazioarteko babesa eta harrera duina bermatu behar diogu jazarpenetik ihesi datorren eta hala eskatzen duen pertsona orori”.
Erakundeko zuzendari Patricia Bárcenak, berriz, hau azpimarratu du: “Harrera Sistemak prest egon behar du behar duten pertsona guztiei harrera egiteko. Orain beharrezkoa da plaza gehiago sortzea; izan ere, Euskadin dauden 463 plazak okupatuta edo erreserbatuta daude, eta, ZEHAR errefuxiatuekink kudeatzen dituen plazak soilik kontuan hartuta, 100 pertsona baino gehiagoko itxarote-zerrenda dago. Hor esku hartu behar dute euskal erakundeek, plaza berriak eta Estatuko Harrera Sistemaren osagarri izango diren beste harrera-sistema batzuk sortuz”.
Ildo horretan, beharrezkoa da errefuxiatuek EAEra iritsitakoan izaten duten egoera hobetzea, eta ZEHAR errefuxiatuekink hainbat erronka ezarri ditu horretarako:
- Asilo-eskaerak tramitatzeko itxarote-denbora murriztea. Gaur-gaurkoz, iristen direnek batez besteko hiru hilabete itxaron behar izaten dute nazioarteko babesa formalizatzeko.
- Lehen harrerako aterpetxe publiko bat sortzea lehenbailehen, oraindik asilo-programan sartu ez diren eta familiartekoen edo beren gizarte-sareko kideen etxeetan ostatu hartzeko aukerarik ez duten pertsonentzat.
- Asilo-sistema egokitzea pertsonen beharretara, eta ez alderantziz.
- Iristen direnen osasun integralaren aldeko apustua egitea: jazarpena eta erbestea bizi ondoren, babes-eskaerak ebatzi zain egon behar izaten dute, kezkatuta, eta horrek kalte egiten dio haien osasun mentalari.
- Oinarrizko eskubideak, hala nola enplegua eta etxebizitza, eraginkortasunez baliatzeko aukera ematea.
Bárcenak gogoratzen du “Aquariusean zetozen pertsona erreskatatuak hartzearen erabakia ospatzeaz gain, gobernuak neurri zehatzak hartu beharra ditu asilo eskaeren gorakadari eta itsasoz Espainiarako iritsierei arreta egiteko. “Estatu guztien erantzukidetasuna eta herrialdeen arteko koordinazioa premiazkotzat ageri da, erreskateak, lehorreratzeak eta ondorengo birkokatzeak antolatzeko. Atzo, mila bat pertsona heldu ziren Andaluziako kostara. Ez zegoen argazkilari ez ordezkari politikorik bertan ongietorria emateko.”
Personal técnico de sistemas para la oficina de Bilbao
Buscamos técnica/o de sistemas para trabajar en nuestra oficina de Bilbao. Más información aquí.
proba
Proba
ZEHAR errefuxiatuekink eta Gernika Gogoratuz-ek “Muga, itzalak eta edertasuna” jardunaldiak antolatu dituzte, bakearen kultura sustatzen duen elkarrizketagunea
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenarekin lotuta, bihar eta ostiralean, apirilak 27 eta 28, Gernika Gogoratuz-ek eta ZEHAR errefuxiatuekink antolatutako Gernikako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko XXVII. Jardunaldiak izango dira, izenburu honekin: “Muga, itzalak eta edertasuna”. Helburua da elkarrizketagune bat zabaltzea, bakearen kulturaren garapenean laguntzeko.
Hauek dira landuko diren gaietako batzuk: behartutako lekualdatzea, haren kausak eta ondorioak; asilo-eskubidea, eta gerratik, indarkeriatik eta miseriatik ihesi doazen pertsonen igarotzea; erbesteko iraganeko eta gaur egungo esperientziak; erantzukizun politikoa; gizarte osoaren erronka, harrera duina ziurtatzeko; eta elkartasun-ekimenak eta biziari eustea gerra-egoeretan. Gainera, erbesteko esperientzia batzuen berri emango da: Kolonbian jatorria duten pertsona errefuxiatu batzuen esperientziak nahiz Gerra Zibilean erbesteratutako emakume batzuen ondorengoenak.
Jardunaldiak amaitzeko, kale-antzerkiaren emanaldi bat izango da: “Tras La Frontera”, Plataforma Tirante taldearena. Diziplina anitzeko ikuskizun bat da. Bidaia bat egiten da, asmatutako etorkizun batera, eta han, muga bat igarotzea realityshow bat bihurtzen da: bidegabekeria eta miseria espektakulu bihurtzen ditu, eta zer bihur gaitezkeen jartzen du agerian.
Sakatu hemen Jardunaldien egitaraua ikusteko eta izen-ematea egiteko.