«Bizitzak soinean» kanpaina atera dugu, krimen antolatuak gauzatutako indarkeriarengandik ihes egiten duten pertsonengan arreta jartzeko.

«Motxila hau osagarri bat baino askoz gehiago da. Poltsikoak eta heldulekuak ditu, baita diseinu polit bat ere. Hala ere, ez da edonolako motxila. Dirudiena baino askoz pisu handiagoa du». Horrela hasten da «Bizitzeko ihes egin. Bizitzak soinean». Kanpaina horren bidez, agerian jarri nahi dira krimen antolatuaren indarkeriagatik (marak, narkotrafikoa, estatuko agenteak eta agente paraestatalak) Euskadin babesten diren hondurastar eta salvadortar askoren ihes egiteko arrazoiak. Bereziki, emakumeak eta LGTBIQ+ pertsonak jazartzen dituzte, aipatutako delinkuente-taldeak oso matxistak baitira.

Eta, hemen, webgunea: https://historiasconmuchopeso.cear-euskadi.org/eu/

Fabián eta Kimoraren istorioak

Fabián hiri baten auzoetako batean bizi zen Hondurasko gazte bat da: «Azken urteotan, auzoa suntsitu egin da. Gaizkile-taldeak, narkotrafikoa, talde paraestatalak eta parapolizialak… edonon zeuden. Ezer baino lehen, gaztea izateagatik jazartzen zintuzten. Nire kasuan, gaya naizela gehitzen zitzaion horri, eta, horregatik, beste arazo batzuei egin behar izan nien aurre: umiliazioak, diskriminazioa, ahozko indarkeria zein indarkeria fisikoa, irainak, isekak… Herrialdetik ateratzera behartu ninduten».

Kimora Hondurasko emakume trans bat da, eta ez zuen inoiz imajinatuko bere herrialdetik ihesi atera beharko zuenik: «Talde antisozialek nire familiarengandik aldendu ninduten, nire auzotik, nire proiektuetatik, nire herrialdetik… Ihes egin behar izan nuen eraila ez izateko. Guk, emakume transok, jasaten ditugu gorroto-krimen gehien». Gaur egun, Kimora Euskadin bizi da, eta orain dela gutxi jaso du Errefuxiatu izaera.

Hainbat datu

Honela jazartzen dituzte goian aipatutako kolektiboak maizen eta gehien: derrigorrezko errekrutatzeak, estortsioak, indarkeria sexuala, derrigortutako ezkontzak, torturak, eta pertsonen salerosketa eta trafikoa, besteak beste.

Hori dela eta, 2017 eta 2018 bitartean, El Salvador izan zen munduan asilo-eskatzaile berri gehien dituen seigarren jatorri-herrialdea, eta Honduras, zortzigarrena. Espainiako estatuan, Hondurasko eta El Salvadorko pertsonen asilo-eskaerak urtero hazten dira esponentzialki: 2014an 115 ziren; 2018an, berriz, 4.685; eta, 2019an, azkenik, 11.676. Epe horretan, Honduras Espainiako estatuan babesa bilatu zuten pertsonen hirugarren jatorri-herrialdea izatera igaro zen. El Salvador, aldiz, bosgarrena.

Neurri handi batean, antolatutako krimenak gauzatutako indarkeriak areagotu egin direlako hazi da horrenbeste eskaeren kopurua.

Dena den, eta datu horiek izanda ere, asiloa ia modu sistematikoan ukatzen da. 2019an beren asilo-espedientea ebatzi zen hondurastarren % 79,5ek eta salvadortarren % 88,5ek ez zuen inolako babesik jaso.

ZEHAR errefuxiatuekink Espainiako estatuari eskatzen dio ihes egiten duten pertsonen jazarpen sistematikoa aitortu dezan eta asiloa eman diezaien.

«Bizitzeko ihes egin» kongresua: krimen antolatuaren aurrean babesteko aliantzak eraikiz

Gaur hasi eta abenduaren 3a arte, ZEHAR errefuxiatuekink, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, «Bizitzeko ihes egin» kongresu birtuala antolatu du. Bertan, El Salvadorren eta Hondurasen dagoen krimen antolatuak gauzatutako indarkerien ondoriozko lekualdatze behartuak landuko dira. Horrez gain, Mexikon barna egindako joan-etorriak ere aztertuko dira, bertan ere presente daudelako goian aipatutako indarkeriak. Kongresuaren inguruko informazio gehiagorako sakatu HEMEN.

 

 

ZEHAR errefuxiatuekink elkartasuna adierazi dio Saharako herriari, eta indarkeria eteteko exijitu du

Pasa den azaroaren 13an, Guerguerat-en, Mendebaldeko Saharan libre utzitako eremuan, gertakari larriak jazo ziren, Marokoko armadaren zati batek 1991n Fronte Polisarioarekin itundutako su-etena hautsi ondorenHain zuzen, Marokoko Erresumak erasoen bidez erantzun zien Saharako herritarrek beren herrialdea Marokoko Erresuma egiten ari den baliabide-erauzketatik defendatu eta manifestatzeko eskubide legitimoa erabili izanari, eta, hori eginez, argi eta garbi hautsi zituen 1991ko bake-akordioak. Beraz, ZEHAR errefuxiatuekinko kideok: 

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekink «Bizitzeko ihes egin. Krimen antolatuaren aurrean babesteko aliantzak eraikiz» kongresu birtuala antolatu du

Abenduaren 1ean, 2an eta 3an ZEHAR errefuxiatuekink, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, «Bizitzeko ihes egin» kongresu birtuala antolatu du. Bertan, El Salvadorren eta Hondurasen krimen antolatuak eragindako indarkerien ondorioz, biztanleek egin beharreko lekualdatze behartuak aztertuko dira. Halaber, Mexikon, indarkeria horien ondorioz gertatzen diren mugimenduak ere aztertuko dira. 200 pertsonak hartuko dute parte kongresuan (izen-emateak agortuta).

Gehiago Irakurri

Bizilagunak ekimenaren bidez kultur arteko otorduez gozatzen jarraitzen dute Araban, gastronomiaren bitartez ezagutu, partekatu eta elkarbizitzeko errezeta-liburu batekin

Pandemiak eragindako osasun-krisiak ezinezko bihurtu du igande honetan, azaroaren 15ean, Araban Bizilagunak ekimeneko kultur arteko otordu tradizionalak modu presentzialean egitea. Jarduera hori lurraldeko zurrumurruen aurkako estrategiaren parte da, Foru Aldundiak sustatzen du, eta ZEHAR errefuxiatuekink antolatzen, gauzatzen den udalerrietako zurrumurruen aurkako eragile-sarearen laguntzarekin.

Gehiago Irakurri

“El IncenDiario” aurkezten dugu, herritarrek diskurtso politiko xenofoboei nola aurre egin azaltzen dien albistegia

Azkenaldian sarri entzun ditugu esaldi arrazista eta xenofoboak bertako eta mundu osoko lehen mailako politikarien ahotan. Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidenteak, esate baterako, hauxe esan zuen, tonu biribil-biribila erabiliz, Etxe Zurira iristeko kanpaina hasi berritan: “Harresia eraikiko dugu. Ez daukagu beste aukerarik. Etxean bertan ere, Gasteizko alkate ohiak, Javier Marotok, zera esan zuen 2015ean irratirako egin zioten elkarrizketa batean: “Gurera datozen siriarren artean, jihadista asko daude. Halakoek edozein unetan jar dezakete lehergailu bat gure hirietako edozeinetan”.

Gehiago Irakurri