Indarkeria sexuala, ezkontza behartua, genitalen mutilazioa, sexu-orientazioa eta genero-identitatea, feminizidioa, esterilizazio behartua, abortu selektiboa, ohore-krimenak eta esplotazio-helburuak dituen pertsonen salerosketa.Horiek dira emakume askok generoa dela-eta jasan behar izaten dituzten jazarpen-kausa nagusietako batzuk. Horrez gain,berariazko jazarpena jasan behar izaten dutegiza eskubideen aktibistek etagatazka ia-ia guztietako emakumeek.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, CEAR Espainiako Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeak gogorarazi nahi du jazarpen horiek guztiek larriki urratzen dituztela giza eskubideak, eta jazarpenok jasaten dituzten pertsonek asiloa eskatzeko eskubidea dutela.
Gainera, erakundeak dioenez, emakumeek bestelako zailtasun ugari izan ohi dituzte jatorrizko herrialdeetatik ateratzen direnetik Espainiara iristen diren arte: besteak beste, bidaia-agiriak izapidetu behar izaten dituzte, eta batzuetan sareek eta pertsonen trafikatzaileek esku hartu ohi dute prozesu horretan; sexu-abusuak jasateko arrisku handiagoa izaten dute; eta diskriminaziozko tratua jasotzen dute bere herritik alde egitera behartua izan den pertsona orok gainditu behar izaten dituen muturreko egoeretan.
CEAReko Gizarte Arloak azaldu duenez, generoa dela-eta asiloa eskatzen duten emakumeen artean “askotariko profilak” daude, baina “denakizan dira diskriminatuak, eta ez euren estatuen aldetik bakarrik, baita euren komunitateen edo familien barruan ere”.
Horregatik guztiagatik, CEARek eskatzen du asiloa lortzeko prozeduretan eta harrera-sisteman kontuan har daitezela emakumeen errealitate kulturalak, erlijiosoak edota psikologikoak, eta erantzun espezifikoa eman dakiela emakumeok jasan behar izaten dituzten muturreko egoerei.
Emakumeen aurkako jazarpena, zenbakitan
Mundu osoan 65 milioi desplazatu baino gehiago daude; horienerdiak emakumeak eta neskatoak dira.
2016an, 6.300 emakumek baino gehiagok eskatu zuten nazioarteko babesa Espainian.
Iaz, 61.000emakumetik gora heldu ziren Europara Mediterraneotik.
Munduko hiru emakumetik bat izan da jipoitua, gaizki tratatua edo sexu-harremanak edukitzera behartua bizi osoan.
Salerosketarako erabiltzen diren pertsonen % 80 emakumeak eta neskatoak dira.
Emakumeen mutilazio genitalak, gaur egun, 28 herrialdetako 3 milioi neskatori eragiten die.