Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde
Ireki zure etxeko ateak, zabaldu zure gogoa!
Zer da Bizilagunak?
Azaroak 13an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.
Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, moduz zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…
Sakatu hemen triptikoa deskargatzeko
Bizilagunak zertarako eta zergatik?
Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko.Bizilagunak ekimenaren bitarteaz, harremanak eta kontaktu berriak egitea errezten da, loturak sortuz Gasteizen bizitzea erabaki dugunon artean, gure jatorria edozein izanda: “hemengoa”, etorkina edo errefuxiatua.
Izena eman! Zure herriko formularioa bete esazu.
VITORIA-GASTEIZ
1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)
2. Dinamizatzailea izateko formularioa
AIARAKO KUADRILLA
1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)
2. Dinamizatzailea izateko formularioa
KANPEZUKO KUADRILLA
1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)
2. Dinamizatzailea izateko formularioa
LAUTADAKO KUADRILLA
1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)
2. Dinamizatzailea izateko formularioa
Nahiago baduzu, jarri zaitez zuzenean gurekin harremanetan:
3 minutu Bizilagunak Araba 2016 ezagutzeko!
Nahi izatekotan, CEAR Euskadik aurrera eramaten duen ekintza honen antolaketan parte hartu dezakezu boluntario moduan.
Informazio gehiagorako, jarraitu gure Sare Sozialak: