Zer da Bizilagunak ekimena?
Azaroak 17an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.
Familia kontzeptua, modu zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…
Bizilagunak zertarako eta zergatik?
Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko. Bizilagunak ekimenaren bitarteaz, harremanak eta kontaktu berriak egitea errezten da, loturak sortuz Araban bizitzea erabaki dugunon artean, gure jatorria edozein izanda: “hemengoa”, etorkina edo errefuxiatua.
Aurreko urtean 44 herrialdeetako mila lagun baino gehiago 93 etxe eta txokotan elkarrekin bazkaldu zuten. Anima zaitez aurten!
Hemen deskargatu dezakezu informazio gehiago.
Izena eman!
Bazkarian parte hartzeko
Nahiago baduzu, jarri zaitez zuzenean gurekin harremanetan: