LGTTBI (lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualak) emakume eta pertsona askok migrazio-mugimenduak hasten dituzte, indarkeria larrietatik ihes egiteko; sarritan, genero arrazoiengatiko jazarpena gisa tipifika daitezke eta, beraz, nazioarteko babes-motibo gisa. Pertsona horietako asko hesiz eta kontzertinaz inguratutako Europara iristen dira eta ez dute babes hori lortzen, babeslekurako eskubidearen kasuan bezala.
Hitza hartzeko eta ekiteko aukera ematen digu antzerkiak; errealitatea zalantzan jartzeko dauzkagun komunikabideak geure zerbitzura jartzeko aukera ematen digu, eta burutu litezkeen aldaketa zehatzetarako balizko estrategiekin JoLasTuZ errealitate hori eraldatzeko aukera ematen digu. Emakume zapalduen antzerkiak zapalkuntzari modu eraginkorrean nola aurre egin erakusten du.