“Memoria partekatuak: asilo-eskubidea frankismoaren garaiko erbesteratze-esperientzien begietatik” ekimenaren bidez, Giza Eskubideen alorrean diharduten agenteak inplikatu nahi ditugu Asilo Eskubidearen defentsan, parekotasunak eginez frankismo-garaiko erbestearekin eta bereziki nabarmenduta emakumeen ekarpen berezia. ZEHAR errefuxiatuekinren ekimen hau Gernika Gogoratuz zentroarekin koordinatuta sortu da, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren eta Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

ASYLUM, Javier de Isusiren komikia 
portada AsylumMarina, 94 urterekin, oroitzen da Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara, eta Frantziarik Venezuelara egin zuen bideaz. Erbeste hark bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldaren erbesteekin, ihesi doazelarik gerratik eta indarkeriatik, ezkontza behartuetatik, sexu-esplotaziorako salduak izatetik, homofobiatik eta feminizidiotik.
Javier de Isusik erbestearen berri ematen digu orrialde hauetan,bere artearekin. Aurrez aurre jartzen dizkigu atzo eta gaur bidean aurrera joan behar duten pertsonak, bizirik eta onik jarraituko badute, duintasunez bizitzeko leku baten bila. Pertsona horiek ihesi doaz, bai, baina indarkeriari aurre egiteaz gain, eusteko eta zutitzeko dugun gaitasuna ere erakusten diote munduari.

‘Asylum’ komikiaren salmenta

“MUGAREN ATZEAN”, Plataforma Tirante taldearen antzerki-ikuskizuna 
tras la fronteraDiziplina-anitzeko ikuskizun honetan, gure iragan lazgarrira bidaiatuko dugu, gure herriak pairatutako gerrekin eta Frantziarako eta beste leku batzuetarako erbestearekin lotutako iraganera. Gaur egun jarraitzen duen bidaia, egungo gure egoera lotsagarrian, iraganeko akatsak errepikatzen dituena, nahiz eta zapaltzailearen ikuspegitik oraingoan, gure iragan mingarria ahaztuta. Asmatutako etorkizun batean amaitzen den bidaia, non muga igarotzea bidegabekeria eta miseria ikuskizun izango dituen reality show bat bihurtuko den, zer bihurtu gaitezkeen erakutsiko diguna.

MUGAREN ATZEAN ikuskizun sakona da, gure bizitzaren karikatura barregarria egiten duena, eta zentzu bikoitza ematen diona antzezpenari, halako moldez, non geure buruari galdetzen diogun zergatik egiten dugun barre, barre eragiten digun horrek azken batean inolako graziarik egiten ez badigu ere.

Sinopsia
Muga gaindiezinaren aurrean, ehunka errefuxiatu pilatu dira, akituak, aukera baten bila… urteko lehiaketa dibertigarrienean parte hartzeko!! Nor sartuko da? Agian zu zeu izango zara, baina… zer aldetan egongo zara?

Aurreikusitako ekitaldiak

Gernika-Lumo

Getxo

Bilbo

logos memoria

Guardar