Salgai dago jada Javier Isusi ilustratzailearen Asylum komikiaren bigarren edizioa, gaztelaniaz eta euskaraz. Komikiak izandako arrakasta dela eta, ZEHAR errefuxiatuekink bigarren edizioa argitaratu du, Astiberriren laguntzarekin. Orain Estatu osoko liburu-denda nagusietan eros daiteke, eta, horrez gain, hainbat ale ditugu salgai Bilboko gure bulegoan (Kristo kalea 9B, 5. solairua) eta gure webgunean.

Asylum liburu solidarioa da. Obra hau salduz lortzen den dirua ZEHAR errefuxiatuekinri emango zaio, errefuxiatuen eskubideen alde borrokan jarraitzeko. Bigarren edizio honek 15 euro balio du. Ez zaitez alerik gabe gelditu!

Laburpena:

Marinak, 94 urterekin, gogora ekartzen du Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara eta Frantziatik Venezuelara egindako bidea. Haren erbestearen esperientziak bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldarenarekin, horiek ere ihes egin behar izan baitute, gerratik, indarkeriatik, behartutako ezkontzetatik eta sexu-esplotaziorako pertsonaren salerosketetatik, homofobiatik eta feminizidiotik.

Bere artea baliatuz, erbestearen esperientziak azaltzen ditu Javier de Isusik album honetan. Atzo bezala gaur, bizitza salbatzeko, duintasunez bizi ahal izateko toki baten bila ihes egin behar dutenen bizitzetan barneratzen da. Ihes egiten duten pertsonak dira, bai, baina horrez gain indarkeriari aurre egin behar diote, eta munduari agertzen diote nolako gaitasuna dugun jasateko eta geure bizitzak berreraikitzeko.