Azaroaren 26an, kultura eta elkartasuna uztartzen dituen plana proposatzen dizugu: Iratxe Gonzalez Villalaguenga ilustratzaileak antolatutako Etxea = Babesleku erakusketa eta kontzertua, Zorrozaurreko “ZAWP” aretoan (Bilbon) ospatuko dena.
Ekitaldia 20:00etan hasiko da, bertan, adimentsuak diren 40 artisten obrk erakutsiko dira, haien ikuspegitik errefuxiatuen egoera azalduko dituztena.
CEAR Euskadiko proiektuetara bideratuko dira lortutako diru-sarrerak: obretako %70 eta sarreretako %100.
Artisten obretaz gain, Edurne Roche marrazkilariak zuzenean marraztuko du mural bat eta Alfonso Álvarezek marraztutako beste mural bat ikusi ahalko da. Ekitaldiak behar duen bukaera izateko kontzertu batekin bukatuko da, 21:00etan“Moncada Veinte”, Bilboko pop-rock taldearen eskutik.
Bertan ikusiko dugu elkar, Zorrozaurreko ZAWP aretoan, alegia (Kotxez, metroz edo autobusez joango bazara, sakatu hemen).
Ezin bazara Joan baina hala ere, zure laguntza eskaini nahi baduzu, “ZERO ILARA”-ko sarrerak lortu ditzakezu. Bildutako diru guztia ZEHAR errefuxiatuekinko poiektuetara bideratuko da, Ticketea plataformak ez bait ditu kobratuko kudeaketa gastuak.
Sarrerak erosteko aukera behean daukazu edo Ticketea webgunean bertan.
Gainera, Iratxe Gonzalez Villaluengak 18.30etan ilustrazio ikastaroa eskainiko du. Tailerrean parte hartu nahi baduzu hurrengo e-postara idatzi: iratxegonzalezv@gmail.com
Hauek izango dira egondo diren ilustratzaileak: Bittor Beraza, Iratxe González, Jon Ander Schwarz, Edurne Roche, Irrimarra, Olatz García, Nagore Pando, Shakti Gómez, Alex F, Kira Díez y Markel Urrutia, Unai Zoco, Aranezio, Natalia Albéniz, Noess, Maddi Irazoki, Alex FC, Carmen Ortiz de Urbina, Piedad Ortiz de Urbina, Luisa Jiménez, Kepa Bilbao, Pili Aguado, Amaia Marzabal, Yolanda Mosquera, Malmö, Mikel Escalera, Sara Prieto, Rubens Santoja, Andrea López, Marta C. Dehesa, Dani Maiz, Blanca Quintana, Patricia García, Sol Rodríguez, Alfonso Álvarez, Iagoba Moly, Belén Lucas, Rubén Megido, Naroa Gutiérrez y Sergio Sánchez.
Ekitaldia ZAWP (Zorrozaurre Art Work in Progress) eta Ticketearen laguntza izan dute.
Sarrerak erosteko, sakatu hemen