Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak Intersekzionalitatea, aniztasuna eta asiloa. Esku hartze soziala ikuspegi intersekzionaletik lantegia/jardunaldia egin du, Euskadin bizi diren eta desgaitasun motaren bat duten errefuxiatuen, egoera zaurgarrian dauden migratzaileen eta aberrigabeen errealitate konplexua jorratzeko helburuarekin. Ekintza Aniztasun Funtzionala duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren bezperan egin da.
Jardunaldia Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak 2022tik bideratzen duten prozesuaren baitan egin da, desgaitasuna duten errefuxiatu eta migratzaileei erantzun integralagoak eskaintzeko xedea duena. Aniztasunaren balioa ikuspegi intersekzionalaren oinarrian dago eta bereziki desgaitasuna duten errefuxiatu, aberrigabe eta egoera zaurgarrian dauden migratzaileek aurre egiten dieten erronkak gainditzea da helburua.
«Anistasuna forma guztietan besarkatu egin behar dugu bidezko gizarte inklusiboa eraikitzeko», esan zuen Arantza Chacónek, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko zuzendariak. «Gure inguruan bizitza sozial, kultural eta politikoan guztiz txertatzen direla ziurtatzeko beharrezko bidea da», ondorioztatu zuen Chacónek.
Ekitaldiak kausarekin konprometitutako entitateen ordezkariak bildu zituen, hala nola APNABI, Argia Fundazioa, ASEBI, ASPACE Bizkaia, Gurutze Gorria, Fekoor, SOS Arrazakeria edo AVIFES, besteak beste, taldeetan laguntzen dituzten pertsonen beharrei erantzun integralagoak emango dizkieten estrategietan aurrera egiteko helburuarekin.
Jardunaldiak ikuspegi intersekzionalaren garrantzia azpimarratu zuen, zapalketa, diskriminazio eta berdintasun ezaren forma desberinen arteko interkonexioak aitortzen eta jorratzen dituena. Ikuspuntu horrek errefuxiatuek, desgaitasuna duten migratzaileek eta LGTBI kolektiboko pertsonek aurre egiten dituzten errealitate konplexuak modu eraginkorrean ulertu eta jorratzea ahalbidetzen du.
Ekimena posiblea izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesari esker eta esku hartze sozialeko ereduetan aniztasun kultural, aniztasun funtzional eta genero ikuspuntuak integratzeko beharra hainbat erakundek identifikatu zutenean jarri zen abian.