Bizilagunak Arabako Foru Aldundiaren, Bitartean Jolasean elkartearen eta Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen apustua da, eta “Zurrumurruen aurkako eta Kulturen arteko Bizikidetzaren aldeko Estrategia”ren barruan kokatzen da.

Gasteiz, 2023ko azaroaren 16a. “Mahai istorioak” lelopean, azaroaren 19an, igandea, Arabako hainbat etxek eta txokok bat egingo dute Bizilagunak ekimenarekin. Ekimen horren helburua da mahai baten inguruan bi familia biltzea, hau da, jatorri kultural desberdinetako pertsonak eta bizilagunak, zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzeko eta bizikidetza sustatze aldera. Aurten 37 bazkari aurreikusten dira lurraldeko 14 udalerritan, Gasteizen antolatzen direnez gain, eta gutxienez 29 nazionalitate desberdinetako familiek hartuko dute parte.

Araban, ekimena antolatzen den zazpigarren urtea da, Arabako Foru Aldundiak eta Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak sustatuta, eta aurten Bitartean Jolasean erakundeak ere bat egin du.

Jarduera hori kulturen arteko elkarbizitza sutatzea helburu duen aniztasuna kudeatzeko 2021-2024rako estrategiaren barruan dago. Estrategia horren ardatza landa eremuko udalerriak dira, eta, besteak beste, biztanleria migratuari eta arrazializatuari lotutako zurrumurruen, aurreiritzien eta estereotipoen aurka borrokatzea du helburu, halakoek bizikidetza zailtzen baitute sarritan.

2022an, 38 nazionalitate desberdinetako mila pertsona inguru elkartu ziren lurralde osoko hamaika udalerritan egindako bazkarietan. Horien erdiak landa eremuko herrietan egin ziren. Aurten, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla osoa sartu da ekimenean, Bitartean Jolasean elkartearen eskutik.

Ekimen honekin bat egin dute honako hauek: ZAS Zurrumurruen Aurkako Sarea; SOS Arrazakeria; Arabako Lautadako, Aiarako, Añanako, Gorbeialdeko, Guardia-Arabako Errioxako eta Arabako Mendialdeko kuadrillek eta Aguraingo, Asparreneko, Amurrioko, Artziniegako, Laudioko, Iruña Okako, Urkabustaizko, Arraia-Maeztuko, Kanpezuko, Oiongo, Bastidako, Iekorako, Lapuebla de Labarcako, Samaniegoko eta Guardiako udalek.

Informazio guztia orri honetan dago: www.araba.eus/eu/kulturartekotasuna/zurrumurruen aurkako estrategia

Harremanetarako argibideak:

Entretanto Entretente-Bitartean Jolasean: 634 40 89 27 / entretanto.jolasean4@gmail.com

Zehar-Errefuxiatuekin: 688689512 / comunicación@zehar.eus