Programak, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak burututa eta ZEHAR errefuxiatuekink kudeatuta, jatorrizko herrialdeetan egiten duten lanagatik bizia edo osotasun fisikoa arriskuan duten giza eskubideen defendatzaileak babestu dauka helburu. Horretarako, harrera egiten zaie Euskadin sei hilabetez.

Prozesu horren barruan laguntza psikosoziala eta lan politikoa daude, hartutako pertsonen eta haien erakunde, komunitate eta mugimenduen gizarte-sarea sendotzen laguntzearen ikuspuntutik. Honako hauek planteatzen dira. Euskadin egon bitarteko lanaren xedea da pertsona horiek eta haien erakundeek laguntza politiko eta instituzionalaren esparruan dauzkaten nazioarteko sareak zabaltzea eta indartzea. Sareek, praktikan, babes mekanismoak dira, eta jatorriko herrialdeetan giza eskubideen alde lan egiten jarraitzea ahalbidetzen dute. Lan horri esker, bestalde, giza eskubideen alde lan egiten duten erakundeek jasaten duten mehatxuzko egoera azaltzen eta salatzen da euskal herritarren eta erakundeen aurrean (bai eta, hala egokituz gero, Espainiakoen eta Europakoen aurrean ere), eta haiek guztiak sentsibilizatu egiten dira.

Babestutako pertsonak jatorriko herrietara itzultzean, euskal ordezkaritza batek herria bisitatzen du egoera pertsonal eta komunitarioaren jarraipena egiteko, segurtasun-sarea indartzeko eta gobernuaren, legebiltzarraren eta antolatzaileen laguntza agerian jartzeko.

Programaren aurkezpena

Nabarmenduak

Txostena
Kolonbiako Giza Eskubideen Egoera Behatzeko eta Jarraitzeko Euskadiko III. Ordezkaritza
Txostena
Jarraipeneko misioa Guatemala 2015
Txostena
Kolonbiako Giza Eskubideen Egoera Behatzeko eta Jarraitzeko Euskadiko III. Ordezkaritza
Txostena
Kolonbiako Giza Eskubideen Egoera Behatzeko eta Jarraitzeko Euskadiko III. Ordezkaritza
Borrokaren lekukotasunak
Lehen aldian, giza eskubideen aldeko hango hiru ekintzaileri egin zitzaien harrera.

 

Guardar