ZEHAR errefuxiatuekinko talde juridikoaren aholkularitzarekin, Durangora iritsi ziren bi familia kurduek nazioarteko babesa eskatzeko erabakia hartu dute, beraz, kasu hauetan ohikoa den prozedura gauzatuko litzateke: Babes Bulegoak beraien kasua aztertuko du erabakitzeko asiloa eskaintzen dieten edo ez. Izan ere, Espainiar Estatuak 10etik 7 asilo eskaera ukatzen ditu.
ZEHAR errefuxiatuekintik gogorarazten dugu oso garrantzitsua dela errefuxiatuen intimitatea errespetatzea beraien segurtasuna berma dadin, jazarpen egoeretatik ihesean datozelako eta adin txikikoak tartean dauden kasuetan, are garrantzitsuago da segurtasun baldintzak errespetatzea.
Gainera, erantzukizunez jokatzeko eskaera egiten dugu. Horretarako, eskatzen dugu ez luzatzeko bete ezin daitezkeen proposamenak, beraien eskubideen eta asilo sistemaren inguruko informazio kontraesankorrak saihestuz.
Asiloa eskatzen duten pertsonek, hala erabakitzen badute, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak kudeatzen duen harrera sistemaren barne sartzen dira, Espainiako Gobernuak baitauka konpetentzia, eta beste osagarrizko baliabideak euskal erakundeen parte.
Gogorarazten dugu 2015.urtean Euskal Autonomia Erkidegoan jatorri ezberdinekoak ziren 163 lagunek asiloa eskatu zutela: Ukrainia, Txina, Venezuela… Zifra areagotu da 2016.urtean, mugak pasatzeko bide seguruak ez daudenez, jazarpen egoeretatik ihesean datozen pertsonek beraien kabuz egiten dutelako bidaia.
Errefuxiatu guztiek tratu berdina jasotzea bermatu behar dugu, beraien jatorria eta sarrera bidea, edozein dela ere. Zuhurtzia eskatzen diegu beraien egoeraren inguruan interesa azaldu duten aktore guztiei, erabakiak modu autonomoan eta pribatutasunez hartu behar dituzte eta.