Munduko Medikuak erakundeak “Emakume heroikoak” antolatzen du. Kasu honetan, ondoko erakunde eta koletiboen laguntza izan dute: Zubietxe, Ahizpatasuna, Aldarte, Pikara Magazine, Mundo Ivaginario e Histeria Kolektiboa.Jardueraren helburua, historian zehar erabakigarriak izan ziren edo gaur egun erreferenteak diren emakumeak, elkarte kolaboratzaile bakoitzaren lan eremu ezberdinetan, garrantzitsutzat jotzea eta ikusgai bihurtzea da.
Zer eta non?
Lehen aipatutako elkarteak, otsailaren 14-tik martxoaren 6-ra arte jarduera zabal ezberdinak dinamizatuko dituzte.
Munduko Medikuak, berdintasun egoeran osasunerako sarbideagatik lan egiten duen elkarte bezala, CARME VALLS LLOBET, genero eta endokrinologiako ikuspegiarekin medikuntzan espezializatutako medikua, aukeratu du. Bartzelonako Unibertsitateko irakasle izan da eta generoarengatik izandako gaixotasunaren faktore diferentzialaren ikusezinari buruzko dibulgazio medikoko bibliografía zabalaren egilea da. Gainera, “Mujeres y Salud”-en aldizkariaren bultzatzailea da.
Otsailaren 24an, 18.00retatik 20.30etara Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalean, 14, Bilbao) hemen egongo da beragaz hitzaldi eta bideo forum interesgarri bat partekatzeko aukerarekin batera.
Beste alde batetik, Mertxe Gómez-ekin hitz egiteko aukera egongo da “Las Cortes”-etan 80 eta 90eko urteetan prostituzioa jarduten zuten emakumeekin egin zuen lanari buruz. Elkarrizketa kolektiboa martxoak 1, azteazkena, 19.00etatik 21.00etara Pikara Magazine erredakzioan (Lamana kalea, 2) izango da.
Beste jardueretan, Emakume Heroiko bakoitzaren ibilbideari buruz lan egingo da, proposamen ezberdinekin: bideo foruma, tailerrak, errezitaldi poetikoa, etab. Informazio guztia kartelan dago.