Kulturen arteko elkarbizitzak esan nahi du kultur talde desberdinak elkarrekin bizitzea. Elkarrengandik ikasteko espazio bat sortzen da kultura desberdinen artean, pertsonen arteko tolerantzian eta berdintasunean oinarritutako harreman bat, elkarbizitza komunerako arau sozial batzuk sortzen dira komunitateko berriko kideentzat, eta gatazkak konpontzeko tresna berriak sortzen dira.

ZEHAR-Errefuxiatuekink kulturen arteko elkarbizitza-prozesuak ahalbidetzeko zenbait espaziotan parte hartzen du:

Bizilagunak


Bizilagunak proiektuaren bidez, familiak elkartzen ditugu elkarrekin jan dezaten. Otordu bakoitzean parte hartzen dute familia etorkin edo errefuxiatu batek, bertako familia batek eta dinamizatzaile batek. Azken horrek bazkaria antolatzen laguntzen du, parte hartzen duten familietako baten etxean.

2012tik 4.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte ekimen honetan Euskal Herri osoan.

[Egin klik hemen Bizilagunak programari buruzko informazio gehiago ikusteko]

Kazetariak xenofobiaren kontra


Ez utzi endredatzen

Orain dela urte batzuetatik, xenofobia-kasuak areagotzen ari dira Europan eta Europatik kanpo, eta migratzaile eta errefuxiatuen duintasuna iraintzen duten zurrumurru eta aurreiritziak zabaltzen ari dira. Pertsona ahul edo desberdinek erasoak jasaten dituzte, eta haiei egozten zaie gizarte globalizatuak sortzen dituen arrisku eta segurtasun-gabezien errua; horrek gorrotoaren diskurtsoa indartu besterik ez du egiten, gero eta ageriago gainera. Migratzaile eta errefuxiatuen kasuan, gorrotoaren diskurtso hori bazterkeria, xenofobia eta arrazismo bilakatzen da.

Egin klik hemen Kazetariak xenofobiaren kontra ekimenari buruzko informazio gehiago izateko, eta, kazetaria bazara, ekimenarekin bat egiteko

Erania



Erania
kulturarteko hausnarketa eta ekintzarako espazio bat da. Zehar sortu zuen 2008an, Euskadin kulturen arteko elkarbizitza ahalbidetzeko ekintza eraldatzaileak antolatzeko asmoz. Migratzaileekin zerikusia duten zurrumurruak eta aurreiritziak indargabetzen ditu, kultura desberdinen arteko topaketarako jarduerak eta espazioak antolatzen ditu eta bazterkeria-, arrazismo- eta xenofobia-egoerak salatzen ditu.

Egin klik hemen Eraniari buruzko informazio gehiago ikusteko

Bilboko Ile Apaindegiak Kultur Aniztasunaren Alde