Urtebete igaro da Israelek Gazako zerrendari eraso egin zionetik. 365 egun izugarri hauetan telebistaz emandako genozidio baten lekuko izan gara. Genozidio horrek mendebaldeko gobernuen konplizitatea izan du, nahiz eta gizarte zibilak behin eta berriro egin dituen Palestinako herriaren aldeko manifestazioak. Izu hori Palestinaren mugakide diren Libano, Siria, Iran edo Yemeneko herrialdeetara heldu da dagoneko.

Etengabeko bonbardaketek heriotza, desplazamendu behartua eta etxeak, ospitaleak, eskolak eta azpiegitura publikoa suntsitzea ekarri dute. (1)

Sarraski honen zifrak onartezinak dira. 42.000 pertsona baino gehiago erail dituzte (horien artean, 15.000 haur), 95.000 pertsona baino gehiago zauritu eta 15.000 kartzeletan torturatu. Gainera, Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoaren arabera, irailaren 16ra arte, gutxienez 689 palestinar, tartean 150 haur, hil zituzten Zisjordanian, Jerusalem ekialdean barne.

Giza eskubideen aldeko hainbat erakundek eta NBEko Palestinako Lurralde Okupatuetako giza eskubideen egoerari buruzko Errelatore Bereziak salatu dute haurren erailketa planifikatua asmo genozida berresten duen estrategia dela. (2)

Horrez gain, 1948an Nakba hasi zenetik, 5,9 milioi errefuxiatu zenbatu ditu UNRWAk.

Apartheidaren, okupazioaren eta genozidioaren amaiera bakarrik lor daiteke 1948ko NBEren 194. Ebazpena aplikatuz. Ebazpen horrek errefuxiatu palestinarrak beren etxeetara itzultzeko, beren jabetzak berrezartzeko eta jasandako kalteengatik konpentsatzeko eskubidea berresten baitu.

Zehar-Errefuxiatuekin elkartetik, berriro adierazi nahi diogu gure BABES OSOA PALESTINAR HERRIARI eta EXIJITZEN DIOGU

Nazioarteko komunitateari

  • Israelgo Estatuari zigorrak ezartzea eta gizadiaren aurkako krimenengatik epaitzea.
  • Palestinatik eta beste herrialde batzuetatik gatazkak direla eta ihes egiten dutenei nazioarteko babes-mekanismoetarako sarbidea bermatzea.

Espainiako Gobernuari

  • Israelekin harreman diplomatiko, komertzial, akademiko eta kultural oro etetea.
  • Israeli armak, munizioa eta gerrarako erregaia saltzeari uztea.
  • Palestinatik datozen pertsonei zirkulazio-bisa kentzea, praktika arbitrarioa delako eta nazioarteko babesa lortzea izugarri zailtzen duelako.

 

EZ DA GERRA, GENOZIDIOA DA

 

 

  1. NBEren arabera, Gaza osoan gutxienez 1,9 milioi pertsona (edo hamarretik bederatzi) desplazatuta daude, baita behin eta berriz desplazatuak izan diren pertsonak ere, batzuk 10 aldiz edo gehiagoz.
  2. «Israelek hiru genozidio ekintza egin ditu asmoa hauekin: taldeko kideei kalte fisiko edo mental larriak eragitea; taldeari nahita bizi-baldintza kalkulatuak ezartzea, suntsipen fisiko osoa edo partziala eragiteko; taldearen barruan jaiotzak eragozteko neurriak ezartzea.»