Zehar-Errefuxiatuekin proiektuan, gardentasuna funtsezkoa da elkarrekin aurrera egiteko. 2023an zehar, gure diru-sarrerak 3.343.801 €-koak izan ziren, hainbat iturritatik etorriak, eta gure gastuak 3.296.244 €-koak izan ziren, errefuxiatuei, desplazatuei, aberrigabeei eta kalteberatasun-egoeran dauden migratzaileei laguntzen dieten Giza Eskubideen defentsarako proiektuetan banatuta.
Gure lana ez litzateke posible izango bazkide, emaile, erakunde publiko eta fundazio pribatuen babesik gabe, haien ekarpenek ehunka pertsonaren bizitza modu positiboan eraldatu baitute. Haien laguntzari esker, gure zerbitzuak indartzen eta gerratik, gatazketatik, indarkeriatik, joan-etorrietatik eta beste arrisku batzuetatik ihes egiten duten pertsonei irtenbideak ematen jarraitzen dugu.
Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen ustez, funtsezkoa da bazkideen, emaileen, erakunde publikoen eta fundazio pribatuen babesa; izan ere, horien ekarpenek 2.546 pertsonaren bizitza eraldatu dute 2023an, gure Gizarteratze-programaren bidez, eta diagnostiko eta orientabide pertsonalizatuak egin ditugu. Gainera, 1.010 pertsonak jaso zuten Arreta Juridikoa nazioarteko babeserako eta atzerritartasunerako eskaeretan, eta 548 pertsonek jaso zituzten gure Bilboko pisuetan eta Larraña Etxeko (Oñati) eta Zuloaga Txikiko (Tolosa) zentroetan.
27 erakunde aliatu, publiko eta pribaturen laguntzari esker, 21 proiektu garatu ahal izan ditugu, gehien behar dutenen eskubideen defentsari eta garapen integralari begira. Era berean, gure lan-sarea zabaltzen jarraitzen dugu, 31 entitaterekin elkarlanean, gure inpaktua handitzeko.
Xehetasun gehiago Kontu Argiak atalean kontsulta ditzakezu. Bertan, gure auditoriak eta finantza-txostenak aurkituko dituzu. Gardentasuna ziurtatzeko, gure kontuak PKF ATTEST enpresak ikuskatzen ditu urtero, eta horrek funtsen erabilera arduratsua bermatzen du.
Biziki eskertzen dugu gure zerbitzuak sendotzen jarraitzera eta Euskadin berriro hasi nahi duten pertsonei irtenbideak ematera bultzatzen gaituen laguntza.
Zure laguntzarekin, bizitzak eraldatzen jarrai dezakegu.