Nazioarteko babesa eskatu duten pertsonei harrera egiteko sistema


Sistema zentralizatua da, espainiar Estatuaren eskumenekoa, eta izaera mistoa du, Estatuak zuzenean kudeatutako zenbait zerbitzuk eta erakunde espezializatu batzuek osatzen baitute. Sistemak aldi baterako 9.000 harrera plaza inguru ditu (400 baino gehiago Euskadin). Beraien oinarrizko beharrei aurre egiteko baliabiderik ez dituzten pertsonak sartu daitezke, beti ere nazioarteko babes eskatzaileak badira. Honako hau da sistemaren helburua: eskaintzen dituen zerbitzuen hartzaile diren pertsonen gizarteratze-prozesuan laguntzea, autonomo izateko tresnak emanez, herritar gisa dituzten eskubideak baliatu ahal izateko.

Euskadiko harrera sistema

Zehar-Errefuxiatuekink, inor atzean ez uzteko eta EAEra babes eske iristen diren pertsona guztien beharrei erantzun ahal izateko, sistema osatzeko lan egin dugu azken urteotan, gainezka egin baitu, nahiz eta esponentzialki hazi den, azken urteotan ugaritu egin baita Espainiara babes eske iristen diren pertsonen kopurua.

Harrera zentroak: Oñatiko “Larraña Etxea” eta Tolosako “Zuloaga Txiki”

Eusko Jaurlaritzak, une batez edo behin betirako Estatuaren asilo-programatik kanpo gelditzen ziren pertsonen beharrei erantzuteko, beste 115 plaza irekitzea ahalbidetu zuen, Oñatiko Larraña Etxea eta Tolosako Zuloaga Txiki zentroetan.

Larraña Etxea, Oñati

Larraña Etxea aitzindaria eta eredu garbia da gure zentroetako harreraren alorrean; izan ere, bizilagunen laguntza handia jaso du, pertsona errefuxiatuekiko herritarren elkartasun-sare bat sortu da, eta udalaren laguntza ere jasotzen du. 80 plaza ditu.

Zuloaga Txiki

Zentro honek 2019ko abuztuan ireki zituen ateak eta 35 plaza ditu. Tolosako udalaren babesa dauka ere, instalazioak uzten baitizkigu.