Bizilagunak, bertakoak eta bertara iritsiak, bazkari baten baitan elkartzea ahalbidetzean datzan ekimen bat da. Begiratu zure ingurura! Jatorri ezberdinetako pertsonak ikusiko dituzu zure herriko kaleetan. Galdetu al diozu inoiz zure buruari zerk bultzatu zituen hona etortzera edo zeintzuk diren euren zirrarak, usteak, interesak edota esperientziak? Behar bada, zu zeu ere beste herrialde batetik etorri zara eta ez duzu bertan bizi den jendea ezagutzeko aukerarik izan.

Urtero, azaroko igande bat proposatzen dugu topaketarako eta aurten, azaroaren 19a izango da. Mahai eta mahai-zapi baten laguntzaz, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea eta gizarte kohesionatuago bat faboratuko dituzten esperientzia, zapore eta bizipenak elkarbanatu ahalko dituzu. Zaren lekukoa zarelarik, zure bikote, kuadrila, lagun edota familiarekin, oztopoak urrutiratu eta errealitate berriak ezagutzeko gogoz bazaude, ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Araban, 2016tik ari dira antolatzen, Arabako Foru Aldundiaren eskutik, probintziako hainbat udalerritan, eta aurten animatzen bazara, hemen duzu izena emateko inprimakia, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Oztopoak bota eta errealitate berriak esploratzeko gogoa baduzu, ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Azaroak 19, Bizilagunak 2023: Mahai istorioak

 

        IZENA EMATEKO BETE FORMULARIOA!

 

Zertan datza? Oraindik ez baduzu ondo ulertzen zer den, hemen dituzu beste urteetako laburpen bideoak:

2022ko azaroak 20

2021ko azaroak 14

2019ko azaroak 17

Urtero, ekintzan partehartzeko bideo bat ateratzen dugu. Hemen dituzue beste urteetakoak:

Bizilagunak 2022: Ezagutzearen onena

Bizilagunak 2021: Aurten BAI!

Bizilagunak 2020: Pandemiagatik ez zen ospatu, baina errezeta liburu bat egin genuen

Bizilagunak 2019: Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde

Bizilagunak 2018

Bizilagunak 2017: Ez utzi enredatzen