Asilo-eskubidearen defentsa
Zehar-Errefuxiatuekink asilo-eskubidea defendatzen du; horretarako, zuzeneko arreta ematen die nazioarteko babesa behar duten pertsonei, eta arlo horretan gizartea sentsibilizatzeko, ikerketa bultzatzeko eta eragin politikoa izateko jarduerak egiten ditu, baita jakinarazpen publikoak ere.
Eskubide hori ezagutarazten dugu eta agerian jartzen dugu ez duela behar adinako aintzatespenik, herritarrek eskubidearen defentsan parte har dezatela lortzeko. Horretarako, giza eskubideen arloko beste eragile batzuekin batera lan egiten dugu, nazioarteko babesaren defentsa beren lan-agendatan sar dezaten.
Arlo honetan egindako lanaren zenbait eredu
Erbeste izan ginen. Izan gaitezen babes
Milioi erditik gora pertsonak alde egin behar izan zuten etxetik Gerra Zibilean. Hogei eta hogeita hamar mila ume artean atera ziren euskal portuetatik Belgikara, Erresuma Batura, Sobietar Batasunera eta Frantziara 1937an, indarkeriatik ihes. Egoera tragikoa, gaur egun Europara babes bila datozen pertsonen egoeraren oso antzekoa.
Ana Mary, Hady, Augustine eta Igor dira historia honen protagonistak. Erbesteratuen 2 historia eta babes bila etorritakoen 2 historia, oso antzekoak ezaugarri askotan: jazarpena, ihesa, leku seguru batera iritsi arteko bidea, beste herrialde batek hartua izatea, eta hamaika sentimendu, hala nola beldurra, deserrotzea, nostalgia eta itxaropena.
“Erbeste izan ginen. Izan gaitezen babes”, kanpainan “Memoria Partekatuak” proiektuan landutako materialak bildu ditugu.
Argitalpenak:
- “Asylum” komikia.
- “Memoria Partekatuak” ikerketa.
- “Tras la Frontera” kontakizunak
- Erbeste izan ginen. Izan gaitezen babes bideoa.
Europa gotorleku
Europa giltzapetutako lurraldea da, bertara ailegatzea geroz eta zailagoa da. Mugen esternaliazioa eta militarizazioa eta kontrol migratorioa beste herrialdeetara bideratuz lortzen da Europa gotorleku bilakatzea. Europak pertsonen segurtasuna alde batera uzten du, migrazio fluxuak mugatuz.
ZEHAR-Errefuxiatuekinn Europa Gotorlekua salatzen dugu eta migratzeko eskubidea eta ibilbidea egiteko bide seguruak aldarrikatzen ditugu. Europara heltzeko ibilbideak indarkeriaz eta heriotzez josita daude eta errealitate krudel hori bukatu behar dela defendatzen dugu.
Argitalpenak:
Kapitala vs. Bizitza
Trasnazionalek okupatutako lurraldeetan dauden behartutako lekualdaketen inguruan ikertzen dugu. Asilo eskubidea gabetzearen aurrean aldarrikatzen dugu.
Argitalpenak
Asilo Hiztegia
Asiloaren inguruan informazio gehiago behar duzu? Kontsulta ezazu asilo hiztegia.