Migrazioa ala lekualdatze behartua?

Migrazioa ala lekualdatze behartua?

¡Descárgalo!

Artikulu honetan azalduko ditugun hausnarketak Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekink) Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin (Ikuspegi) eta Alejandro Pulido ikertzailearekin lankidetzan egindako ikerketa-lanetik atera dira.

SKU: E/E Kategoriak , ,
Deskribapena

Deskribapena

Migrazioa ala lekualdatze behartua? Biztanleria-mugimenduen kausak eztabaidan

Egileak: Raquel Celis Sánchez, Xavier Aierdi Urraza

Artikulu honetan azalduko ditugun hausnarketak Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekink) Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin (Ikuspegi) eta Alejandro Pulido ikertzailearekin lankidetzan egindako ikerketa-lanetik atera dira.
Lan hori hiru kezka nagusiren ondorioa da:
• — Gaur egun, Europan, baina batez ere Espainiako estatuan, zer-nolako irizpide estuarekin interpretatzen den asilo-eskubidea; alegia, nola erabakitzen den errefuxiatua nor den.
• — Asiloa migrazioaren esparruan kokatzeko joera:: Izan ere, behartuta egiten diren biztanleria-mugimenduak ezkutatu eta “migrazio ekonomikoa” esaten zaion horretan kokatzen da; hau da, “borondatezko” migraziotzat jo eta “dei” parametroen arabera aztertzen da, “irteera” (derrigortutako kanporaketako) parametroen arabera aztertu beharrean.
• —Eredu estraktibistak Hegoalde globaleko pertsonen eta komunitateen bizimoduaren suntsipenean eta horien lekualdaketan duen eragina.
Lekualdatze behartua definitzen duten elementuen definizio inklusiboagorantz eta integralagorantz jotzea erabaki genuen, historikoki baztertu izan den eskubide ekonomikoen, sozialen, kulturalen eta ingurumenekoen ikuspegia ere kontuan hartuta, eta asilo-eskubidea soil-soilik eskubide politiken urraketatik babesteko mekanismotzat jotzen duen interpretazioari aurre eginez.
Abiapuntuko premisak
3. Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidean lekualdatze behartuen kausak aztertzen direnean, ez dira onartzen eskubide ekonomikoen, sozialen eta kulturalen urraketa larriak, sistematikoak edo iraunkorrak, eta ez da aitortzen, halaber, ingurumenaren degradazioa (gainerako eskubideetan eragiten duena).
4. Migratzailetzat jotzen da Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951eko Genevako Konbentzioaren babespean kokatu ezin den pertsona, nahiz eta eskualdeko eta nazioarteko beste irizpide batzuen arabera, lekualdatze hori behartutzat jo daitekeen.
Migrazio ekonomikoaren eta lekualdatze behartuaren artean bereizteko balio izango duen muga argigarri bati buruzko hausnarketa ireki nahi dugu.
“Migrazio ekonomikoa” deituraren atzean lekualdatze behartua ezkutatzen ote den jakin nahi dugu, eta, halaber, nola bereiz daitezkeen egiturazko indarkeriaren edo jazarpenaren ondoriozko indar egozleak beste hertsadura-maila batzuetatik.
Kolonbia eredutzat
Saiakera honetan eta proiektu honen esparruan egindako ikerketa-lan osoan, Kolonbia kasu paradigmatikotzat hartu dugu, besteak beste arrazoi hauek kontuan hartuta:
• — Urte luzez Espainiako estatura nazioarteko babesaren bila iristen ziren errefuxiatuen jatorri nagusia izan da.
• — Pertsona asko hiltzea eta desagerraraztea eragin duen gatazka historiko armatuak, sozialak eta politikoak iraun dirauen arren, gaur egun gatazkak itxura aldatu eta ingurumen-baliabideak eskuratzeko borroka kokatu da gatazkaren erdigunean.
• — Gaur egun bost milioi pertsonatik gora daude Kolonbian bertan lekualdatuta. Munduan lekualdatutako biztanleria gehien duen bigarren herrialdea da, Siriaren atzetik.
• — Europak eta Espainiako estatuak enpresa-inbertsioak egiteko lehenesten dituzten herrialdeetako bat da, eta eredutzat jotzen da nazioko, nazioarteko eta hirugarren herrialdeetako enpresen interes ekonomikoak babestean jartzen duen interesagatik.
Testu honetan ez dugu Kolonbian bertan eta Kolonbiatik egiten diren lekualdatze behartuen jatorriari buruzko azterketa egiterik nahi. Kasu horretan zentratu gara, azterketa estrapolagarriak ateratzeko eta migrazioen eta asiloaren teoria benetako egoera batean kokatzeko aukera ematen duelako.
Globalizazio kapitalistaren testuinguruan eta mugak ixteko joera nagusitzen den honetan gertatzen diren lekualdatze behartuei buruzko eztabaidari heldu diogu, eta beste egoera batzuetan ere gertatzen diren praktiken adibidetzat hartu dugu Kolonbiako kasua.

Doako deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu doan deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu.

Egin klik hemen diruz laguntzeko.

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania

Liburuaren xehetasunak

Giza Eskubideei buruzko Deustu Koadernoak, 81. zenbakia. Formatua: PDF 92 orrialde Hizkuntza: gaztelania Urtea:2015 ISBN:978-84-15759-61-4