Memoria Partekatuak

Memoria Partekatuak

¡Descárgalo!

Gizakiaren historia osoan zehar eman dira desplazamendu behartuak. Garai batean, ez aspaldi, milioika pertsona joan ziren espainiar estatutik eta Euskaditik ihesi, eta orduko arrazoi berberek bultzatuta, beste hainbat pertsonak ere, gaur egun, beren biziak, askatasunak, segurtasuna eta osotasuna babestea bilatzen
dute. Aske bizi nahi dute, indarkeriarik eta miseriarik gabe.

Ihes egin beharrean gertatu ziren, beren herria, familia eta gainerako dena uztera behartuta, bizirik jarraitzeko. Bizipen bera izan dute pertsona horiek guztiek: erbesteratzea. Pertsona askotarikoak dira, garai, jatorri eta asmo denetarikoak, baina oso antzekoak dira beraien bizipenak eta oroitzapenak. Euskadira iritsitako pertsona errefuxiatuak dira, basakeriatik ihesi, gosea eta heriotza-mehatxuak atzean utzi nahian. Gerra Zibiletik eta frankismotik ihesean erbesteratu diren pertsonak dira. Batzuk ez ziren inoiz ere bueltatu, beste batzuk, berriz, urte asko igaro ondoren itzuli ziren. Erbestean, urrun jaiotakoak izan arren, bizipen horien ondorioak bizi izan dituzte pertsona horien seme-alabek eta bilobek. Guztiek partekatzen dute erbesteko memoria.
Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Deskribapena

Deskribapena

Dokumentu hau “Erbesteko memoriak, memoria partekatuak: memoriaren berreskurapena eta pertsona errefuxiatuen giza eskubideen defentsa Bizkaian” ekimenaren barruan egin da, eta Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) koordinatu du, Gernika Gogoratuz fundazioarekin lankidetzan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoarekin.

 

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Memoria Partekatuak

2017, 62 orrialde, euskaraz eta gazteleraz

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania