Magdalena ibaiaren Murmurioak

Magdalena ibaiaren Murmurioak

¡Descárgalo!

Kolonbian, lekualdatze behartuen fenomenoa oso larria da. Azken hiru hamarkadetan, gutxi gorabehera bost milioi pertsonak lekuz aldatu behar izan dute herrialdearen barruan; hau da, biztanleen % 10ek. Fenomeno hori luzaroan egon da gatazka armatuari lotua; izan ere, gatazka armatuak aztarna mingarria utzi du hirurogei urtean zehar. Larria eta garrantzitsua izan arren, problematika horrek oihartzun ahul samarra izan du komunikabide masibo nazionaletan.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Deskribapena

Deskribapena

Magdalena ibaiaren Murmurioak. Megaproiektuek eragiten dituzten lekualdatze behartuak

Egilea: ZEHAR errefuxiatuekin

Lekualdatzearen fenomenoa errotik ari da berritxuratzen herrialdeko landa- eta hiri-mundua, eta, aldi berean, ekoizpena sakon ari da aldatzen, aterakuntzazko inbertsioen (meatzaritza, hidrokarburoak) eta inbertsio agroindustrialen bidez. Oraindik orain, instituzio batzuk eta batez ere gizarte-mugimenduak salatzen hasi dira garapen-proiektuak eta lekualdatze behartuak elkarri lotuta daudela. Eragile ekonomiko legal eta ilegal batzuek dirutza handiak bildu dituzte, indarkeriari ‘esker’ hustutako lurraldeek izan ohi dituzten prezio ziztrinei etekina aterata. Lekualdatze behartua, gerraren ondorio ez ezik, gerrako harrapakina ere bada.

Lan honek garapen-proiektu baten ondorioz lekualdatutako pertsonen ahotsak jasotzen ditu, bai eta esperientzia horren berri eta herrialdean gertatutako antzeko esperientzien berri duten pertsonen ahotsak ere. Hauxe da gure erronka: lekualdatze behartuen jatorriari buruzko eztabaidari ekarpenak egitea, eta gatazka armatuari soil-soilik lotuta daudelako ideia orokortua zalantzan jartzea. Deigarria da petrolio- eta meatze-proiektuek eta proiektu agroindustrialek inoiz ez bezalako gorakada izan zutela hedapen paramilitarra bete-betean zegoenean (1996-2006). Proiektu horietako batzuek Espainian dute edo zuten jatorria.

2003tik 2004ra bitartean, Repsol petrolioa hasi zen erauzten Tame udalerrian (Arau- ca), Venezuelako mugan, eta udalerriko biztanleen % 10 lekuz aldatzera behartu zuten; hain zuzen ere, orduantxe gertatu zen indarkeria paramilitarraren goraldi odoltsuena. 2006an, Bartzelonako Edukiontzi Terminala (TCB Group) Grupo Empresarial del Pacífico delakoarekin elkartu zen, Buenaventuran (Valle del Cauca) edukiontzien terminal bat eraikitzeko. Zonalde horretan gertatu dira, hain zuzen ere, herrialdearen duela gutxiko historiako giza eskubideen urraketa larrienak. Puerto Gaitánen, Kolonbiako ekialdean, Cepsa petrolioa erauzten hasi zen, argi eta garbi talde paramilitarrek kontrolatutako zonalde batean. Zonalde hori urte batzuk lehenago ‘hustu’ zuten, insurgentzia kanporatu beharra zegoelako argudioarekin.

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Liburuaren xehetasunak:

Formatua: PDF. 108 horrialde. Hizkuntza: Gastelania eta euskara. Urtea: 2014

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania