Kolonbiako Giza Eskubideen egoera Behatzeko eta Jarraitzeko Euskadiko II. Ordezkaritza

Kolonbiako Giza Eskubideen egoera Behatzeko eta Jarraitzeko Euskadiko II. Ordezkaritza

¡Descárgalo!

Programa horren barruan, gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan hartzen ditu jazarpena eta mehatxuak jasaten dituzten gizarte-erakunde eta -mugimenduetako pertsonak edo horren arriskuan daudenak, giza eskubideen aldeko defentsan jarduteagatik.

Doako deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu doan deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Deskribapena

Deskribapena

Kolonbiako Giza Eskubideen egoera Behatzeko eta Jarraitzeko Euskadiko II. Ordezkaritza

Egilea: ZEHAR errefuxiatuekin

Nazioartean dituzten sareak zabaltzeko eta indartzeko asmoz, ekintza hauek proposatzen dira:

  1. Ikuspegi psikosoziala: Babesaren ikuspegi integrala lantzen du, eta honako alderdi hauek sartzen dira: alderdi pertsonalak, antolamenduzkoak eta politikoak; indarkeria politikoaren inpaktuengatik arreta berezia behar duten pertsonentzako laguntza psikoterapeutikoa; eta babespean dauden pertsonen zaintza, aldi batez herrialdetik irten eta sartu behar izateagatik.
  2. Agenda politikoa: Programa hau gauzatzeko, politikoki eragin beharko da; aldi baterako babesak, bestela, ez du zentzu osoa izango. Hau da Euskal Autonomia Erkidegoko egonaldian egindako lanaren helburua: pertsona horiek eta haien erakundeak instituzionalki eta politikoki babesteko nazioarteko sareak zabaltzea eta indartzea. Praktikan, sare horiek babes-mekanismo bezala jarduten dute; hala, jendeak modua du lurraldean giza eskubideak babesten jarraitzeko.
    Horretaz gainera, programak balio du euskal herritarrei eta bertako erakunde publikoei -berdin Espainiakoei eta Europakoei ere- erakusteko zein den giza eskubideen defentsan lanean aritzen diren erakundeen mehatxu egoera eta zein diren haien aldarrikapenak.
  3. Prestakuntza-agenda: Haien kezkak eta interesak zein diren ikusita, asmoa da prestakuntza espezializatua ematea giza eskubideen defentsari eta sustapenari buruzko alderdietan.

Egin duten lanagatik aitortza jaso duten pertsonak direla kontuan izanda, hizlari gisa ere hartuko dute parte esparru akademikoetan eta sozialetan.

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ari da programa zuzentzen, eta ZEHAR errefuxiatuekin ari da koordinazio lanetan, Kolektiba Colombia sarearen barruan.

Hautaketa Batzordearen bitartez, honako hauek ere sartuta daude programan:
Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Kanpoko Ekintza Zuzendaritza, Hegoa Institutua (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea), Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua (Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea), Euskal Autonomia Erkidegoko GGKEen Koordinakundea eta Giza Eskubideen eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa.
Gainera, ANSUR Kolektiboaren laguntza du, segurtasunarekin eta babesarekin zerikusia duten kontuak kudeatzeko.

Programaren alorrean, babestuta egon ziren pertsonak beren herrialdera itzuli zirenean, Euskadiko Ordezkaritza bat Kolonbiara joan zen 2014ko urtarrilaren 27tik otsailaren 3ra, pertsona horien egoera pertsonal eta komunitarioaren jarraipena egiteko, segurtasun-sarea indartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuaren, legebiltzarraren eta antolatzaileen laguntza agerian jartzeko.

Txosten honetan, lau zatitan ematen dira bisitako konturik esanguratsuenak.
Testuingurua atalean, herrialdearen eta Caucako departamenduaren egoeraren ikuspegi orokorra ematen da.
Giza eskubideen erakundeetatik eta instituzio publikoetatik jasotako informazioa bi ataletan atxikita doa:

Analisi-elementuak, gaikako hiru atal sendotan garatuta (Bake-prozesua, Biktimak eta lurrak, Giza eskubideen defendatzaileak); eta Egoera espezifikoak, 2013an Aldi Batez Babesteko Euskal Programan sartuta dauden pertsonen erakundeak nola dauden aztertzen duena.

Ondorioak izeneko azken atalean, Euskal Ordezkaritzaren azterketa, balorazioak, kezkak eta gomendioak datoz.

Gure helburua da hango giza eskubideen defendatzaileen egoera erakustea, eta haien babes- eta segurtasun-sarea zabaltzen laguntzea, Kolonbiako erakunde publiko eta giza eskubideen erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako Estatuko erakundeen artean.

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Liburuaren xehetasunak:

Formatua: PDF. 48 orrialde. Hizkuntza: Gastelania eta euskera. Urtea: 2014

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania