Kazetariak Xenofobiaren Aurka

Kazetariak Xenofobiaren Aurka

¡Descárgalo!

Irudi, soinu eta hitzen garraiatzaile diren egunkari, irrati-uhin eta hari gabeko seinaleen “laino”pean, “inork hura nahasten utzi nahi ez duen” kazetaritza dabil kaleetatik zehar.
Oinarrizko kazetaritza da; bere zeregina ez da albistegietako gertakariak sentsazionalismoan oinarrituta ematea, batez ere, gertakarietan, inguruneak zorigaitz sozial guztien errudun izendatzen dituen etorkinak edo errefuxiatuak badaude tartean. Kazetaritza-mota hori ez da prentsaurrekoetara edo iturri of zial erosoetara mugatzen, ikuspuntu alternatiboak ematen dituzten informatzaileak bilatzen ditu. Estereotipoen eta kultur aurreiritzien aurrean planto egiten duen kazetaritza da, atzerritarra denaren aurkako beldurrik ez elikatzeko. Elite ekonomikoei edo politikoei gustua egitera mugatzen ez den kazetaritza da, militatzen duen kazetaritza baita. Batzuetan, erredakzio-gelako leihotik sartu nahi duen arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka militatzen du. Arrazakeriak eta xenofobiak hiriari behatzen dion erredakzio-gelako leihotik sartzeko mehatxu egiten dute.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Deskribapena

Deskribapena

Hementxe ZEHAR errefuxiatuekink proposatzen dituen 19 gobendioak xenofobiari kazetaritzatik aurre egiteko.

1. Giza eskubideen luparen erabilera etengabea
2. Kontuz mugarik gabeko adierazpen-askatasunarekin
3. Tolerantziarik ez politikari edo lider erreferenteen eta iritzi liderren gorroto diskurtsoei
4. Ekarpen bat, anonimatuan babestutako publikoaren gorrotoaren diskurtsoak dituen zigorgabetasun-espazioak ezabatzeko
5. Giroari bare eustea, agenda alternatiboa, informazio positiboak eta aniztasuna errespetatzea, gorroto-giroak piztutako alarma soziala indargabetzeko(51)
6. Kazetaritzak modu arduratsuan beregain hartzea masa-gizartearen kohesio sozialean duen zeregina: beregain hartzea ez da bateragarria kazetaritzako errutinak eta automatismoak modu akritikoan betetzearekin
7. Iritzi publikoari balioa emateak ezinbestean dakar herritarren ahotsa bide formal edo informalez entzutea
8. Inplikazio aktibista, arrazismo likidoari aurre egingo dioten herritarrak sustatzeko
9. Mikro-erresistentziak hedabidearen enpresa-sarean, eta erregulazio- eta autoerregulazio-tresna independenteen defentsa, xenofobiaren arloan
10. Kultur anitzeko jatorria duten pertsonek informazioaren objektuaren izateari utzi, eta subjektu informatzaileak izan daitezen lortzea
11. Nahastera eramango ez duen hizkera
12. Nahastuko ez duten argazkiak
13. Ez nahasteko maketazioa
14. Zintzotasuna, informazioa eta iritzia bereizteko
15. Nahasten duen erredukzionismo deskribatzaileari eta errealitatearen gehiegizko sinplif katzeari ez
16. Gure aurreiritzien eta estereotipoen gaineko gogoeta kritikoa, pertsona gisa eta, beraz, kazetari gisa
17. Militantzia, ausardia eta gizarte-erantzukizuna: etika indibiduala xenofobiaren, islamofobiaren, eta abarren aurka
18. Etika indibidualetik lanbidearen kolektiboa mobilizatzera: xenofobiaren aurkako kazetaritza ekintzaile baterako eraldaketa
19. Bai esaten diogu 19. artikuluan jasotako adierazpen askatasunari ez adierazpen askatasuna manipulatzeari kolektibo zaurgarriak zapaltzeko bitarteko gisa erabiltzeko

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Kazetariak xenofobiaren kontra

161 orrialde. 2018an argitaratuta. Euskeraz,

Hizkuntza

Euskera

Iritziak (0)

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Utzi erantzuna